euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biomedikuntza » Eskaintza Teknologikoak » In vitro eta ex vivo eredu fisiologikoak

In vitro eta ex vivo eredu fisiologikoak

 In vitro eta ex vivo eredu fisiologikoak

Barrera fisiologiko nagusien in vitro ereduak landu eta garatzen ditugu. Horri esker, sistema prediktibo bizkorrak eta fidagarriak erreproduzitu ditzakegu laborategian, farmakoen, dermokosmetikoen, elikagaien osagaien, nanopartikulen eta gizakien osasunean inplikazioak izan ditzakeen beste edozein produkturen portaera aztertzeko.









Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Larruazala
    • Giza larruazalaren esplanteak: giza ehun epitelialaren kulturak, epidermisez edo dermis eta epidermisez osatua, aldakuntza ugarirekin, bai lodieran, bai tamainan eta bai ehunaren bereizketan eta geruza bakarraren lorpenean eta abar, egin beharreko esperimentazio motara moldatzeko.

      Aplikazioak:
      • - Osagai aktiboak edo formulazioak larruazal osasuntsuan duen segurtasunaren eta eraginkortasunaren saiakuntzak
      • - Osagai aktiboak edo formulazioak larruazal kaltetuan duen segurtasunaren eta eraginkortasunaren saiakuntzak
      • - Fototoxikotasun-azterketak. (OECD 432). Iragazkortasuna (absortzio perkutaneoa, OECD 428)

    • 3D eredua (RHE: giza epidermis birsortuzko eredua)

      Aplikazioak:
      • - Narritadura dermikoa (OECD 404)

  • Biobarrera artifiziala

    Aplikazioak:
    • - In vitro korrosibotasuna (OECD 435/Invittox nº 116)

  • Begikoa
    Giza korneako epitelioaren eredua (HCE eredua)

    Aplikazioak:
    • - Begi-narritadura (ECVAMek azterketa multizentrikoan aurrebaliozkotua)
    • - Begiko eraginkortasuneko eta garbitasuneko azterketak

  • Ahokoa
    Giza ahoko epitelioaren eredua (HOE eredua)

    Aplikazioak:
    • - Ahoko narritadura (ECVAMek baliozkotzeko prozesuan)
    • - Ahoko eraginkortasuneko eta garbitasuneko azterketak

  • Biriketakoa eta sudurrekoa
    3D birika-epitelioa (Mucilair™)

    Aplikazioak:
    • - Inhalatutako produktuen esposizioa (solidoak, likidoak, nanomaterialak eta abar)
    • - Osagai aktiboen formulazioen ebaluazioa
    • - Biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko (BGBK), asma, fibrosi kistiko eta abarretarako farmakoen eta osagai aktiboen segurtasunaren eta eraginkortasunaren ebaluazioa
    • - Dosi anitzeko azterketak, eta toxikotasun azpiakutuaren eta kronikoaren azterketak (6-9 hilabete arte)

  • Barrera hematoentzefalikoa
    Barrera hematoentzefalikoaren in vitro eredua: zelula endotelialen eta glialen baterako kulturetan oinarritutako barrera-ereduak. Lerro endotelial hilezkortuen bitartez garatutako ereduak, eta behi-garunaren zelula mikrobaskularren kultura primarioen ereduak.

    Aplikazioak:
    • - Osagai aktibo edo farmako baterako barrera hematoentzefalikoaren iragazkortasun- eta eraginkortasun-azterketak
    • - Osagai aktibo bat barrera hematoentzefalikoan zehar igarotzean inplikatutako garraio-mekanismoen azterketa:
      • Osagai aktibo baten profil neurotoxikoak

  • Hesteetakoa
    Caco2 zelulen eredua: monogeruza polarizatuan bereiziak. Noranzko biko garraio apikala-basolaterala / basolaterala-apikala:

    • Iragazkortasun handiaren/txikiaren ebaluazioa
    • Garraio aktiboaren/pasiboaren ebaluazioa
    • Garraiatzaileen mailako interakzioen azterketa
      • Pgp
      • BCRP
    Aplikazioak:
    • - Farmakoen interakzioaren azterketak (FDA)
    • - Eszipienteen ebaluazioa

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +