Material Adimenduak
Kanpoko estimulu bati erantzunez (tenperatura, hezetasun-maila, tentsio mekanikoa, pH-a, eremu elektrikoak eta magnetikoak) aldaketa garrantzitsuak modu kontrolatuan eta itzulgarrian jasan ditzaketen propietatez hornitutako materialak garatzen ditugu.
Erakusleak lantzen ditugu sentsoreak edo eragingailuak bezalako material berrien egokitasuna egiaztatzeko.
Gure jarduera teknologikoaren ildoak:
- Fluido magnetorreologikoak eta ferrofluidoak garatzea erabilera industrialeko zein biologikoko edo ingurumen-erabilerako aplikazioetarako.
- Propietate elektrikoak dituzten polimeroak –eroale estrintsekoak eta intrintsekoak eta polimero piezoelektrikoak– eta eroankortasun elektriko maila desberdinetako compound-ak garatzea.
- Forma-memoria duten tenperaturak aktibatutako polimeroak garatzea.
- Material aktiboekin egindako compound-a: material fotoaktibo, antibakteriano eta abarren oinarri polimerikoko, termoplastikoko eta termoegonkorreko nahasteak garatzen ditugu.
- Egitura adimendunak garatzen ditugu, sentsoreak eta eragingailuak kontrol-software baten bitartez konbinatuta.
- Zuntz adimendunak. Compound egiten dugu material adimendunekin, propietate berriak dituzten filamentuak garatzeko. Zuntzean elektronika integratzea errazteko hari eroalea, forma-memoria, kolore-aldaketak eta abar.