Ingurumenaren Kudeaketa
Prozesu eta teknologien iraunkortasunaren diagnostikoak eta ebaluazioak egiten ditugu, bai ingurumenaren ikuspegitik eta bai ikuspegi ekonomiko eta sozialetik.
Halaber, ingurumen-ikuskaritza teknikoak, ingurumenaren bizi-zikloaren, bizi-ziklo sozialaren eta ekonomikoaren analisiak
egiten ditugu, eta ingurumen-informazioa inplementatzen dugu informazio geografikoko sistemetan, erabakiak hartzen laguntzeko.
Enpresei produktuen bizi-ziklo osoarekin lotutako inpaktua murrizten laguntzen diegu produktuen ekodiseinuaren bidez. Lan-metodologiak transferitu eta ezartzen ditugu. Produktuaren ingurumen-hobekuntza neurtzeko, jarraitzeko eta hedatzeko
adierazle globalak eta espezifikoak zehazten ditugu.
Industria-eremuen diseinu eta plangintza iraunkorrean lan egiten dugu. Horretarako, baliabideen kontsumoa eta ingurumen-inpaktuak optimizatzea ahalbidetzen duten aldi berean abantaila teknikoak, ekonomikoak eta sozialak (garraio iraunkorra barne) lortzeko aukera ematen duten ekologia industrialeko kontzeptuak aplikatzen ditugu.
Zentroaren jarduerak eremu horretan ondorengo hauek dira:
- Ingurumen-diagnostiko aditua
- Eragiketa, prozesu eta produktuen ebaluazio teknikoa, ingurumenekoa eta ekonomikoa:
- Bizi-zikloaren analisia (LCA)
- Bizi-zikloaren kostuak (LCC)
- Karbono-aztarna
- Berreskuratzaileak eta birziklatzaileak homologatzeko ikuskaritzak
- Birziklagarritasun-analisia
- Ingurumen-diagnostiko eta ebaluaziorako tresnak eta metodologiak garatzea
- Produkzio garbia eta eragiketa eta prozesuen optimizazioa eta hobekuntza
- Ekoscan
- Emisioak eta hondar-korronteak minimizatzeko planak
- Produktuaren diseinua eta hobekuntza
- Ekodiseinua
- Desmihiztatzeko diseinua (DfD), birziklatzeko diseinua (DfR), ingurumenerako diseinua (DfE)…
- Industria-eremuen diseinu eta plangintza iraunkorra
- Sinbiosi industriala
- Parke teknologiko/industrial iraunkorrak
- Ekologia industrialerako tresnak garatzea