In vitro nanotoxikotasuna
Erreferente gara in vitro nanotoxikologiako diziplina berrian. Izan ere, esperientzia zabala dugu nanomaterialen azterketa toxikologikoak garatzen eta baliozkotzen.
Gure jarduera teknologikoaren ildoak:
Nanomaterialekiko azterketak (birjina eta estalia)
- Hainbat organotatik eratorritako zelula-lerroen eta kultura primarioen bideragarritasun-azterketak (hepatozitoak, keratinozitoak, fibroblastoak eta abar)
- Genotoxikotasun-azterketak (AMES saiakuntza, COMET saiakuntza, mikronukleoen testa).
- Hemolisia
- Hanturaren ebaluazioa (ex vivo eta eredu zelularrak)
- Estres zelularraren ebaluazioa (ex vivo eta eredu zelularrak)
- Barrera fisiologikoetan zehar barneratzea, esposizio-bidearen arabera (arnasbideen epitelioa, hesteetakoa, larruazalekoa, garunekoa)
- PCR konbentzionalaren bidezko erantzun molekularraren azterketa, errendimendu handiko analisi genomikoak eta analisi proteomikoak, amaiera-puntu berri gisa erabil daitezkeen biomarkatzaileak identifikatzeko
- Absortzio perkutaneoa (OCDE 428 gidalerroa)
- Narritadura dermikoa (OECDTG 404)
- Larruazalaren korrosioa (OCDE 431, 435)
- Begi-narritadura (INVITTOX no 37)
- In vitro inhalazioaren toxikotasuna (esposizio akutuko, azpikronikoko eta kronikoko esperimentuak hartzen ditu)
- Eskatu ahalako azterketa pertsonalizatuak, nanomaterialen zehaztapenen arabera
- Esperientzia indarreko araudiaren erregulazio-ikuspuntutik, nanosistemetan oinarritutako farmakoak/dermokosmetikoak garatzen laguntzeko