Enpresa Ekimen Berriak
1995. urtetik GAIKERren Oinarri Teknologikodun Enpresa Berrien (NEBTak) sorkuntza bultzatzen dugu, dela gure Zentroko langileek enpresa jarduera berri bat hastea gure teknologietan oinarrituta, dela enpresa-gizon talde batek bultzatutako ekimenak ezagutza teknologiko eta berrikuntzarako eta merkaturako aukera dutenak.
Oinarri Teknologikodun Enpresa Berrien sorkuntzarekin lortu nahi ditugun xedeak hurrengo hauek dira:
- Ekintzaile espiritua eta kultura sustatzea.
- Sormena, espiritu berriztatzailea eta enpresa- zein lan-garapena bultzatzen duten talde-sareen sorkuntza sustatzea.
- Berrikuntza eta lan sorrerarako laguntza sustatzea.
- Barruko zein kanpoko ekintzaileen arteko lotura izatea ekimen desberdinen eta lana babesteko jardueren bidez.
Hori lortzeko, ideiak ebaluatu, negozio-plana burutzeko laguntza eman eta enpresa sortzeko prozesuan laguntza eskaintzen dugu.
Azken urteetan, gure ezagutza eta expertise-a teknologikoa hamar-bat enpresa-ekimenen zerbitzura jarri dugu.