euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Pribatutasun Politika

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika GAIKER FUNDAZIOAren (aurrerantzean, GAIKER) (G-48 -48870380 IFK) Pribatutasun Politikak, www.gaiker.es webgunearen erabilera erregulatzen du. Hala, GAIKERek webgune hori erabiltzaileen eskura uzten du, beren edo hirugarrenen jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko, eta haiek atzitzea errazten die.

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

Izena: GAIKER FUNDAZIOA

Helbidea: Teknologia Parkea, 202 Eraikina 48170 Zamudio - Bizkaia - Espainia

Telefonoa: 0034 94 6002323

Helbide elektronikoa: mark@gaiker.es

Datuak Babesteko Ordezkaria (DPD), harremanetarako pertsona: mark@gaiker.es

 

Zertarako tratatuko dira zure datu pertsonalak?

GAIKERen dihardugunok, interesdunek eskatzen diguten informazioa bidaltzea kudeatzeko eta haientzat interesgarriak diren gure produktu eta zerbitzuen eskaintzak jakinarazteko tratatzen dugu haiek ematen diguten informazioa.

Interesdunei ahalik eta esperientziarik onena eskaintzeko, merkataritza-profil bat egingo dugu, eskatutako informazioaren arabera. Profil horren gainean ez da neurri automatizaturik hartuko.

 

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gorde egingo dira, interesdunak datuok kentzeko eskatzen duen artean.

 

Zerk ematen digu zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria, eskatu ohi den baimen informatuan oinarritzen da; datuak tratatzeko baimena onartu egin bada bakarrik egongo gara zure datuak erabiltzeko legitimatuta. Baimen hori "Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?" epigrafean azaltzen den moduan kendu ahal izango da.

 

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Ez zaie interesdunen datu pertsonalik jakinaraziko beste enpresa batzuei edo erakundeei; ez dago datuok jakinarazteko geroagoko planik.

GAIKERek MailChimp (The Rocket Science Group LLC) enpresari kontratatu dio e-mailing zerbitzua merkataritza-kanpainak egiteko, EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babespean (zeinaren kide ziurtatua den).

MailChimp enpresak "Pribatutasun Ezkutua" delakoaren esparruan parte hartzen du eta horrekin ados dagoela ziurtatu du, eta Europar Batasuneko herrialdeetatik jasotako datu pertsonal guztiak "Pribatutasun Ezkutua" delakoaren esparruan aplikagarri diren printzipioen arabera tratatzeko konpromisoa hartu du.

 

Zein eskubide dagokizu zure datuak ematen dizkiguzunean?

  • Datuak eskuratzeko eskubidea. Edonork du GAIKERek bere datu pertsonalak tratatzen dituen jakiteko eskubidea.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea. Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala balegokio, horiek kentzeko eskatzeko baldin, besteak beste, datuak beharrezkoak ez badira bildu ziren xedeetarako.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea. Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete. Orduan, datuak gorde daitezke, erreklamazioak egiteko edo babesteko.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea (ahaztua izateko eskubidea). Datu pertsonalak eskuratzeko eskubidearen zati gisa, datuok ezabatzeko eska daiteke.
  • Datuen eramangarritasuna. Interesdunek GAIKERek tratatutako datuen kopia bat eskatu ahal izango dute.
  • Aurka egiteko eskubidea. Interesdunek GAIKERen tratamenduaren xede diren datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea izango dute.

Adierazitako eskubideren bat egikaritzeko, GAIKERek mark@gaiker.es postontzi elektronikoa du. Izan ere, horren bidez kudeatuko dira eskabideak, bete beharreko epeetan.

 

Datuen jatorria

GAIKERek dituen datu pertsonal guztiak interesdunengandik lortu dira zuzenean.

 

Eta gainera...

Web-orri honen inprimakien bidez bildu diren datuak, Datu Pertsonalak Babesteko Europako Lege berriaren Araudiaren (GDPR) babespean daude, eta datu pertsonalak nahita sartzen dira web-orrian, eta horretarako, esanbidezko adostasuna, argia eta baiezkoa eskatzen da.

Legeak datu pertsonalak babesteko ezarri dituen segurtasun-mailak hartu ditu GAIKERek. Era berean, neurri eta baliabide teknikoak instalatu ditu informazioa babesteko eta datu pertsonalak gal, alda, lapur, behar ez bezala erabil eta baimenik gabe eskura ez daitezen. Web-orri honen bidez biltzen diren datuak ez zaie, inolaz ere, hirugarrenei lagako.

Erabiltzaileek, datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu edo horien aurka egiteko eskubideak egikaritu nahi badituzte, eskabidea bidaliko dute mark@gaiker.es helbide elektronikora. Berehala jarriko gara erabiltzaileekin harremanetan, eskubideok, erraz eta kosturik gabe, egikari ditzaten.

 

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +