euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Nortzuk gara? » Gaiker » Erakundea

Erakundea

Erakundea

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Zentro Teknologikoa, enpresei Zerbitzu Teknologiko eta Berritzaileak ikertzen eta eskaintzen dituena. 1985. urtean eratu zen eta geroztik, enpresa-sarearen teknologiari eta lehiakortasunaren garapenari laguntzen diogu; gure Ezagutza Eremuekin loturik dauden teknologien ikaskuntzari eta espezializazioari esker, gerora, gure Erakundearen kideei eta bezeroei transferi ahal diegu: Bioteknologia eta Konposite eta Polimero Funtzional Jasangarriak.

Gure jarduera nagusiaz gain –I+D Proiektuen garapena-, Zerbitzu Teknologiko Aurreratuak eskaintzen ditugu: Aholkularitza Teknologikoa eta Berrikuntza Planak, besteak beste. Analisi eta Entseguak burutzen ditugu eta, orobat, Hedapen Teknologiko Zerbitzuak eskaintzen ditugu.

GAIKER, Basque Research & Technology Alliance, BRTA-ren kide, 103 teknikari eta profesional ditu langile, baita ekipamendu aurreratuenetarikoak ere gure bezeroen behar teknologikoei irtenbide berriztatzaileak eta kalitatezkoak emateko. 3000 inguru enpresa bezeroren historikoarekin, zeinak sektore ezberdin askotatik datozen: Industria Farmazeutikoa, Industria Kimikoa, Animali- eta Giza-Osasuna, Ingeniaritzak eta Aholkularitza, Administrazio Publikoak, Automozioa, Eraikuntza, Ontziratzea eta Bilgarriak edo Etxeko tresnak elektrikoak, besteak beste.

1997tik EFQM Europar Kudeaketa Ereduaren arabera kudeatzen gara. Arreta handiz zaintzen dugu aspektu hori, ulertzen baitugu kudeaketa bikain baten bidez ez duela soilik gure baliabideak hobetzen; baizik eta gure bezeroei zerbitzu hobeagoa, produktu hobeagoak eta kalitatezkoak eskaini ahal dizkiegulako. Dauzkagun Ziurtagiri kopuru handiak, garatzen dugun lanaren kalitatea bermatzen du, eta baita ingurumenarekin dugun konpromiso irmoa ere.

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +