euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Zer egiten dugun

Bioteknologia

Bioteknologia

Konposatuen (nanokonpositeak barne) ebaluazio toxikologiko, farmakozinetiko eta funtzionalera zuzendutako biomedikuntzan lan egiten dugu, eta laborategiko jardunbide egokiak betetzearen ziurtagiria dugu eginkizun horretarako. Adituak gara gizakien, animalien edo ingurumenaren osasunerako biodiagnostiko-sistemen garapenari aplikatutako biodetekzioan. Espezifikotasun eta sentikortasun handiko bioezagutze-molekulak hautatu eta garatzen ditugu, eta haien immobilizazioa optimizatzen dugu biosentsore-sisteman. Eta, azkenik, bioteknologia industrialean ere lan egiten dugu, prozesu industrialak hobetzeko asmoz, eta aktibitate espezifikodun entzimak eta/edo mikroorganismoak hautatu eta ekoizten ditugu horretarako.

Jarduera horrek euskarria ematen die industria farmazeutikoari, kosmetikoari, nekazaritzako elikagaien industriari, diagnostikoari, kimikoari eta abar, hainbat diziplinatako jakintza oinarri hartuta: mikrobiologia, genetika, biologia zelularra, biokimika, immunokimika, biologia molekularra, proteomika eta genomika.

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +