euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Material Termoegonkorrak

Materiales Termoestables

Konposite termoegonkorren esparruan, adituak gara formulazioak egiten (izaera orotako erretxina eta gehigarrien nahasteak) eta konpositea lortzen edo fabrikatzen. Hala, material ultrarinak, multifuntzionalak, iraunkorrak, suaren kontrakoak, halogenorik gabeak eta zehaztapen mekanikoak eta funtzionalak bete ditzaketenak garatu eta ezaugarritzen ditugu.








Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Erretxina termoegonkorretan (poliesterra, epoxia, fenolikoak, furanikoak eta abar) oinarrituta formulatzen dugu, konposite termoegonkorrak transformatzeko prozesuetan aplikatzeko (SMC, BMC, RTM, infusioa, Filament winding, pultrusioa).
  • Erretxina termoegonkorretan eta zuntzetan (beira, karbonoa) oinarritutako konpositeak garatzen ditugu, baita iturri natural berriztagarrietatik datozen materialetan (erretxina eta zuntz naturalak) oinarritutakoak ere.
  • Aurreinpregnatuak garatzen ditugu, roving, mat eta ehun konbinazioen bidez, konpresio eta huts bidez transformatzeko.
  • Ultramorez ontzeko eta mikrouhin bidez ontzeko teknologietara egokitutako formulazioak garatzen ditugu.
  • Hormigoi polimerikoak garatzen ditugu.
  • Material termoegonkorrak suaren kontrako bihurtzea. Eraikuntzaren eta trenbideen sektoreetako suarekiko portaeraren araudiak gainditzen dituzten konpositeak garatzen ditugu.

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +