Material Termoplastikoak
Material termoplastikoen esparruan, adituak gara plastikoei gehigarriak eransten eta plastikoak eraldatzen, compounding teknikak erabiliz gehigarri, karga eta indargarriekin.
Material termoplastiko egokia azken aplikazioaren arabera hautatzeko tresnak dauzkagu: commodity-ak (PE, PP, estirenikoak, EVA eta abar), plastiko teknikoak (PA, PC, PET, PBT, POM, PEI, PES, PEEK eta abar) eta jatorri naturalekoak (PLA, biodegradagarriak eta abar).
Gure jarduera teknologikoaren ildoak:
- Prestazio eta funtzionaltasun espezifikoak dituzten formulazioak garatzea (mekanikoak, marradura-kontrakoak, arinak, suaren kontrakoak, antimikrobiarrak, antioxidatzaileak, barrerak, eroale elektrikoak, eroale termikoak, naturalak, biodegradagarriak eta abar), gehigarriak erantsiz eta erretxinak karga, indargarri eta gehigarriekin eta beste erretxina batzuekin elkartuz (compounding).
- Ezaugarritze-azterketa eta doikuntza erreologikoa mikrorreometroan eta bihurdura-pareko erreometroan, micro-compounder-ean oso eskala txikian lan egiteko aukerarekin.
- Ontzi aktiborako materialak ikertu eta garatzen ditugu, gehigarriak eta substantzia aktibo antioxidatzaileak edo antimikrobiarrak sartuz material plastikoaren konposizioan.
- Bioplastikoak (iturri naturaletatik datozenak) eta material biodegradagarriak ikertzen ditugu. Materialen biobateragarritasuna ebaluatzen dugu, giza gorputzarekin ukituz aplikatzeko.
- Material termoplastikoak garatzen ditugu, material birziklatuen errebalorizazioa abiapuntu hartuta.
- Suaren kontrako formulazioak garatzen ditugu elektrizitatearen edo eraikuntzaren sektoreko aplikazioetarako.
- Ehun-irundegirako propietate funtzionalak dituzten materialak garatzea.
- Konposite ijeztu termoplastikoak lortzeko materialak garatzea.