Ingurumena eta Birziklapena
Ingurumen-teknologiak garatzen ditugu ingurumenaren osasuna (lurzoruak, lur gaineko urak eta lurpekoak) eta hura araztearekin eta erremediatzearekin lotutako tratamenduak ebaluatzeko. Ingurumen-kudeaketaren arloan, prozesuen, produktuen (ekodiseinua) eta zerbitzuen bizi-ziklo osoko iraunkortasuna analizatzen dugu. Horretarako, ingurumenaren bizi-zikloa (LCA), bizi-ziklo ekonomikoa (LCC) eta soziala (SLCA) analizatzeko tresnak garatu eta metodologiak aplikatzen ditugu. Birziklatze mekanikoaren esparruan, jatorri guztietako kontsumo ondoko hondakinetatik eta industriak baztertutakoetatik datozen materialen korronteen tratamenduan lan egiten dugu. Eta balorizazio energetikoaren arloan, hondakinetatik eratorritako erregaiak lortzeko ad hoc prozesuak eta plastikoak kimikoki birziklatzeko edo iturri berriztagarrietatik datozen bioerregaiak lortzeko prozesuak garatzen ditugu.
Lankidetzan jarduten dugu ingeniaritzekin, administrazioekin, hondakin-kudeatzaileekin, ekoindustriekin eta sektore ugaritako enpresekin: etxetresna elektrikoak, elektrizitatea eta elektronika, automozioa, eraikuntza, tresneria-fabrikatzaileak eta abar.