Plastiko eta Konpositeak
Material polimeriko iraunkorragoak eta prestazio funtzional eta estruktural hobeak dituztenak garatzen lan egiten dugu. Horretarako, material termoplastikoak, termoegonkorrak eta haien konpositeak hautatu, formulatu eta eraldatzen ditugu. Halaber, haien prozesuak eta aplikazioak garatzen ditugu, laborategi-mailan eta instalazio pilotu eta industrialaren eskalan, prototipoak lortzera iritsi arte. Gainera, adituak gara pintura eta estaldura funtzionalak garatzen eta ezaugarritzen, eta abangoardiako azpiegiturak ditugu horretarako. Eta lan egiten dugu, halaber, material adimendunak sintetizatzen, formulatzen, transformatzen eta ezaugarritzen eta konposizio molekular eta tamaina desberdineko nanopartikulak sintetizatzen eta funtzionalizatzen, azken aplikazioen arabera.
Lankidetzan jarduten dugu, besteak beste, sektore hauetan: automozioa, aeronautika, eraikuntza, trenbidea, makineria, garraioa, ontziak, elektrizitatea eta elektronika, nekazaritza, ehungintza edo biomedikuntza, material polimerikoek balioa ematen baitiote produktuen fabrikazioari.