ZIENTZIA ETA LITERATURA
Bistakoa da zientziak literaturari egindako ekarpena; izan ere, idazleek beren lanetan islatu izan dituzte garai bakoitzeko ezagutza eta aurrerapen teknologiko, mediko eta industrialak beren eleberrietako istorioetan eta haietako pertsonaien bizimoduan. Idatziko ote zukeen Jules Vernek
Hogei mila legoa itsaspeko bidaian ez balitz egon, Alexandro handiaren garaitik, itsaspean nola nabigatu ikertu duten hainbat zientzialari ameslari? Mary Shelleyren
Frankenstein edo Prometeo modernoari buruz ere gauza bera esan genezake. Bizia suntsitzeko eta sortzeko gizakiak duen ausardia ikusten da liburu horretan. Hor dugu, bestalde, Michael Crichtonen
Jurassic park ere, genetikaren alorreko zientziaren hastapenetan oinarritua. Orrialde asko beteko genituzke adibideekin.
Dena dela, literaturak zientziari ere egin izan dio ideia-ekarpenik. Aurkituko ote zuketen Troia hiria Schlimannek eta haren taldeak Homeroren Iliadagatik ez balitz. H.G. Wellsen Gizon