euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

Josu Jon Imaz | Pretonor-eko Presidentea

"Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema arrakasta handiz funtzionatu du Euskadin" | urtarrila 2009

  
 
Zientzia Kimikoetan Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Josu Jon Imaz, 2008ko uztailetik, Petronor konpainiaren presidente exekutiboa da, hau da, Grupo Repsol YPF taldeak barne hartutako enpresa. Bere ibilbide profesionala gehiago ezagutzen da 1994tik 2007ra arte garatutako jarduera politikoarengatik, hala ere, aurreko 12 urtez, bere ibilbidea estulotuta izan zen industria arloarekin eta I+G+b esparruarekin.
 
Europako Parlamentuan PNV alderdiko eurodiputatua, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Euskal Alderdi Jeltzaleko organo exekutibo goreneko presidentea (Euzkadi Buru Batzar, EBB) izan bainolehen, Imaz INASMET enpresaren Konpositen eta Polimeroen Arloko burua eta Marketin eta Kanpo Harremanen arduraduna eta Arrasateko Kooperatiba Taldeko industria sustatzailea izan zen.  
 
 
 
.....................................................................................................................................................................................
Zein izan da Teknologia Zentroek azken urteotan egindako bidea? Nola baloratzen duzu?
Teknologia Zentroak abiatu zirenean 80eko urte hasieran, Euskadiko I+G arloko inbertsioa BPGren % 0,067 zen; hau da, ratioa bider 25 handitu dugu. Hori oso garrantzitsua da eta esan behar da hura lortu dela enpresak eta instituzioak gogor saiatu direlako eta lorpen hura gauzatu ahal izan duten pertsona adituak daudelako. Eta, horretaz gain, Euskadin, arrakasta handiz funtzionatu duten zentroen, unibertsitateen, enpresen eredu bat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema bat existitzen direlako. Nire ustez, hura neurtzailerik hoberena da, edozein ikuspegi chauvinista baino askoz gehiago. Une horretan, euskal zentroak abiatu zirenean, gure inbertsioa Espainiako batez bestekoa baino 4 bider txikiagoa zen, eta orain, berriz, %50etik gora gaude. Horri dagokionez, kontuan hartu behar dugu Espainiako batez bestekoa azken urteotan asko aurreratu dela, baina gure ereduak ere, primeran funtzionatu du.

Nola aurreikusten da energia esparruko bilakaera?
Lehenik eta behin, goranzkoa. Munduko energia eskaerak gora egingo du hurrengo urteetan. Zenbait herrialdek munduko biztanleriaren erdia baino gehiago suposatzen du, besteak beste; Txina, India, Brasil, Indonesia, Ekialde Ertaineko edo Latin Amerikako herrialdeak. Horiek gu bezala bizi nahi dute, eta hura bidezkoa da. Eta zorionez, herrialde horietan milioika pertsona pobreziatik ateratzen ari da eta erdi mailetan sartzen ari da. Horrek esan nahi du kontsumo ratioek gora egingo dutela, ibilgailu bat lortuko dutela, etxebizitza duinak eskuratuko dituztela, etxeko gailuak, hezkuntza, azpiegiturak eskura izango dituztela; laburbilduz, mota oroko zerbitzuak. Eta hura kontsumo energetikoa da. Horrenbestez, etengabe gora egingo duen energia eskaera bat izango dugu, eta horren eraginez, lehenik eta behin, energia eraginkortasuneko teknologiak garatu, gure intentsitate energetikoa hobetu, eta energia hazkuntza txikiagoa duten BPG unitateak sortu behar izango ditugu, baliabideen eskema eraginkor bat burutzeko.

Zeintzuk izango dira energia hornikuntzako iturriak etorkizunean?
Energiako Nazioarteko Agentziaren (IEA) azterketen arabera, 2030. urtean -22 urte barru- munduko energia kontsumoak, ziur aski, ehuneko 30 eta 55 artean gora egingo du, eszenatoki desberdinen arabera. Eszenatoki hura eraginkorragoak izatearen aldeko apustua egiteko gure gaitasunaren arabera aldatuko da, eta iturri guztiak garatzea nahitaezkotzat joko du. Nire ustez, petrolioak eta gasak munduko eskaintzaren erdia edo erdia baino gehixeago izaten jarraituko dute. Logikoki, erregai fosil horiek eraldatzeko eta erabiltzeko prozesuek ingurumena gero eta gehiago errespetatu beharko dute.

Baina, halaber, mota orotariko energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa egin beharko da. Denak beharrezkoak izango dira. Esparru ezin hobea dago energia eolikorako -dagoeneko errealitate bat daeguzki energiarako eta itsas energietarako, bioenergia orokorren, biomasaren, etab. erabilera desberdinez gain. Eta nire ustez eztabaida nuklearra kontuz baina segurtasun teknikoz ireki behar da. Kontuz baina irmotasunez. Gaur egun, 460 zentral nuklear daude mundu osoan; horietatik, gehienak euren bizitza zikloaren amaieratik gertu daude. Egun, energia nuklearrak munduan sortzen den elektrizitatearen %16-17 suposatzen du eta iturri horiek alde batera utziko baditugu, pentsatu beharko dugu nola uztartu, oraindik azaleratzen ari den energia berriztagarrien esparrua eta ingurumen ratioak, gure hornikuntza bermatzeko beharrezko sorkuntza elektrikoarekin.

Nolakoa da Euskadiko egoera, energia esparruaren barruan?
Euskal gizartea bezalako gizarte batean (industriala da eta horrenbestez industriarekin bizitzera ohituta dago), premia energetikoekin tentsio puntu bat izaten jarraitzen dugu, nahiz eta, energia, azken finean, industria izan. Energia, gure jardueretarako ezinbestekoa izateaz gain, lana eta teknologia ugari sortzen ditu euskal gizartean. Eta nire ustez, halaber, Euskadi oso ondo kokatuta dago segmentu energetiko anitzetan. Penintsulako findegi handiena dugu eta primeran moldatzen gara gas eta energia berriztagarrien tipo konbinatuetan. Izan ere, munduan fabrikatzen diren bost airesorgailu bakoitzeko, bat hemen fabrikatzen da. Eta Estatu Batuetako energia berriztagarrien esparruari erreparatzen badiogu, enpresa buruzagia euskal enpresa buruzagi bat da, baita munduko bigarren aire-sorgailuen fabrikatzailea ere. Nire ustez, teknologia energetiko ugaritan indar gune ugari ditugu, esparru desberdinetan, beraz, pentsa dezakegu teknologia, lehiakortasunezko faktore bat ez ezik, funtsezko ardatz estrategiko, industrial eta teknologikoa ere dela.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +