euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k EIMAS sariaren finalista erakunde jasangarriena izateagatik

Mahou- San Miguelekin batera, Ingurumeneko eta Nekazal eta Itsas Inguruneetako Ministerioak GAIKER-IK4k saritu du baliabideen kudeaketan eraginkorra eta ingurunearekin duen konpromisoa dela eta

2010/11/26  
GAIKER-IK4 Bruselasen ospatu zen Europar Batasunaren EMAS sariaren entregan egon zen, aipaturiko Ministerioak aukeratutako “enpresa ertaina” kategorian finalista gisa, Estatuaren ordezkari moduan Europan, baliabideen kudeaketa eraginkorra eta ingurunearekin duen konpromisoa dela eta. Aurretik, Zentro Teknologiako ITP ingeniaritzarekin batera, Eusko Jaurlaritzak aukeratu zuen 53 erakunderen artean EAE Madrilen ordezkatzeko.

Sariak 1993an sortu zuten Ingurumen Adierazpenari eta Erkidegoko Ingurumenaren Kudeaketa eta Auditoria Sistemari (EMAS) atxikitako erakundeen ingurumen kudeaketaren bikaintasuna saritzen du.  Bart,  Europako 15 herrialdetako 42 erakundek izan dugu saria jasotzeko aukera. Mahou-San Miguel, Oxfam-Solidarité (Belgika), Sandwell Casas (Erresuma Batua) izan ziren, besteak beste, 6 finalisten artean saria jaso zutenak.
 
Zentroak ingurumenarekin duen konpromisoaren lehen frogak 2003koak dira, orduan lortu baikenuen ISO 14001 ingurumen kudeaketaren ziurtagiria 2005ean EMAS baliozkotzea iritsi zitzaigun, esparru zorrotzagoan sartu nahi izan genuelako gure ingurumen kudeaketa. Hark, I+G+b proiektuen kudeaketan ingurumen inpaktua neurtzeko tresnen diseinua eskatzen zuelako eta baita gure interes-taldeetan praktika iraunkor onak eta ingurumenari buruzko informazioa zabaltzea ere.
EMAS III ezaugarriei adaptazio berria (2010ean berrikusita) ingurumen adierazle egokien ezarpena behar du langileen laguntzarekin, zeharkako aspektuen identifikazioa eta ebaluazioa, ingurumen-arautegia betetzeari buruzko derrigorrezko informazioa edo sektore praktika onei buruzko gida praktikoen garapena produktuaren diseinuarekin zerikusia dutenak, besteak beste.

Enpresa Ekoeraginkorrekin bat egiten du
GAIKER-IK4k konpromiso horrekin bat eginez, Zentro Teknologikoak Euskal Enpresarentzat Ekoeraginkortasun Programarekin (2010-2014) bat egin dute. Programa hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eta Ingurumenaren Kudeaketarako erakunde publikoak, Ihobek, abian jarri dute, eta enpresa eremuan ingurumen-ekintzak handitzea du xede.
Gainera, 15 milioi euroko diru kopurua du eta 1.000 entitateri zuzenduta dago. 2014. urtean 100.000 t hondakin balorizatuko ditu, baita CO2 isurketa 100.000 t-tan edo lehengaien kontsumoa 200.000 t-tan murriztu ere.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +