euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Iraunkorrak gara | AENORek gure ingurumen-portaera baliozkotu du

AENORek gure ingurumen-portaera baliozkotu du

2012/05/08  
GAIKER-IK4 enpresan gure EMAS (E-EU-000032. zk.) erregistroan egindako izen-ematea eguneratu genuen 2011. urtean, eta aurtengo apirilean, AENORek iaz izan genuen ingurumen-portaera baliozkotu du. Gure web-orritik deskarga daitekeen deklarazioan jasotzen diren ekitaldiko lorpen nagusien artean daude energia geotermikoan oinarritutako klimatizazio-sistema bat instalatzea, lehengaien kontsumoa % 8 murriztea, sortutako hondakin arriskutsuen kopurua % 20 gutxitzea eta ingurumen-jarduerak % 40 gehitzea.

Ekokudeaketa eta Ekoauditoretzako Europako sistema honetan 2006. urtean eman genuen izena. EMAS borondatezko mekanismoa da eta ingurumena hobetzea du helburu.
Erakundeen ingurumen-eragina ebaluatzeko eta kudeatzeko aukera ematen duen tresna bat ematen dio gizarteari. Ingurumena kudeatzeko edozein sistemaren baldintzez gain, legedia betetzeari, ingurumenaren portaera hobetzeari, kanpo-komunikazioari eta Erakundeko langileek parte hartzeari garrantzia emateagatik bereizten da EMAS III.
 
EMAS III araudiari atxikitako erakundeek beren ingurumen-informazioa ekartzeko eta argitaratzeko konpromisoa hartzen dute. Urtero Ingurumen Deklarazio bat aurkeztu behar dute publikoki, eta bere ingurumen-portaerari buruzko informazio fidagarria eman behar dute, bere ingurumen-portaeraren bilakaera ebaluatzeko. Beraz, Erakundeen ingurumen-portaera hobetzen laguntzea helburu duen tresna da.

2010. urtean, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak, 1.200 erakunderen artean, GAIKER-IK4 aukeratu zuen, "enpresa ertaina" finalista gisa, Bruselan Espainiako estatua ordezkatzeko, GAIKER-IK4 enpresan baliabideen kudeaketaren eraginkortasunarengatik eta ingurunearekin dugun konpromisoarengatik.  Horren aurretik,  53 erakunderen artean, Eusko Jaurlaritzak Teknologia Zentroa (ITP enpresa aeronautikoarekin batera) aukeratu zuen, Madrilen EAE ordezkatzeko.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +