euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k jardunaldi batean aurkezten ditu gaurko eta etorkizuneko berriztagarri jatorria duten plastikoen garapenak

Zentro Teknologikoa material berrien garapenen erreferentea da, zehazki bioplastiko mota horiena

2010/02/25  
GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak jardunaldi bat prestatu du bioplastikoei buruz. Horrek material berriztagarrien sektorean- zehazki, bioplastiko sektorean- gaur eguneko eta etorkizuneko garapenak aurkeztea du xede.GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak jardunaldi bat prestatu du bioplastikoei buruz. Horrek material berriztagarrien sektorean- zehazki, bioplastiko sektorean- gaur eguneko eta etorkizuneko garapenak aurkeztea du xede. Bioplastikoa hurrengo kontzeptua bezala ulertuz:
plastiko mota bat zein bere polimero basea baliabide berriztatzailetan oinarritzen dena edo biodegradagarria dena biodegragarritasun eta plastiko eta produktu plastikoen konpostajerako arautzen duten arau zientifikoen kriterio guztiak betetzen dituena. Jardunaldia otsailaren 25ean izango da Zamudioko Zentro Teknologikoan.
 
Ekitaldian bioplastikoen gaur egungo egoeraren analisi bat aurkeztuko du. Horretaz gain, horien funtsezko aplikazioak analizatuko dira bi ikuspuntutatik: erabilitako polimeroen ikuspuntutik eta bakoitzari zuzendutako aplikazioen ikuspuntutik.
Halaber, material mota horien etorkizuna analizatuko da. Horrela, azaldutakoek datorren urteetan material horien garapena zein izango den argi izango dute.
 
Jardunaldia REMAR Europa Proiektuaren esparruaren barnean antolaturik dago. Jardunaldia bioplastikoen gaur egungo eta etorkizuneko egoera ezagutu nahi duten enpresentzat zuzenduta dago; eta zehazki, jatorri berriztagarriak dituzten material plastikoetan interesa duten profesionalei. REMAR proiektuak Euskal Herrian, Nafarroan, Errioxan eta Akitanian energiarekin zerikusirik duten jarduerak garatzea du xede. GAIKER-IK4 parte hartuko duten Zentro bat da Leia, L’Urederra, Cener, Estia eta Apesarekin batera. Errioxako Enpresarioen Federazioak (FER), Nafarroako Industria Elkarteak (AIN) eta Aclimak (Euskadiko Ingurugiro Industrien 
Kluster Asoziazioa) ere parte hartzen dute.

EGITARAUA
 
10:00 REMAR-en aurkezpena
10:10 Bioplastikoen inguruan jardunaldi teknikoaren aurkezpena
10:20 Bioplastikoen gaur egungo egora Espainian (Begoña Busturia/Leia –  Claire Jacquet-Lassus/Pôle Polymère Sud)

1. BLOKEA: NATURATIK PLASTIKORA

10:55 Jatorri naturala duten polimeroen produkzioa (Jacques Desbrières/Pauko Unibertsitatea)
11:20 Konpositeak produzitzeko zuntz begetalen erabilpena (Gironako Unibertsitatea)

11:45 ETENALDIA-KAFEA

12:10 Konpositeen garapenerako jatorri naturaleko erretxina termoestableak (Sandra Allúe/Gaiker IK4)
12:40 PLA-ren fabrikazioa (hizlaria konfirmatzeke)
13:05 Jatorrian berriztatzaileak diren gehigarriak eta plastikoen fabrikazioan erabiliak (Gilles Meunier/Arkema)

13:30 BAZKARIA

2. BLOKEA: BIOPLASTIKOEN APLIKAZIOAK

15:00 Aplikazioak automozio sektorean (hizlaria konfirmatzeke)
15:20 Aplikazioak ontzien sektorean (François Aumonier / Vegeplast)
15:40 Aplikazioak nekazaritza sektorean (Sara Guerrini / Novamont)
16:00:00 Aplikazioak beste sektoretan (Nuria Garcia/Fkur-Ultrapolymers)
16:20 Bioplastikoen etorkizuneko aukerak (Jordi Simón/BASF España)

17:00 JARDUNALDIAREN AMAIERA
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +