euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

In vitro nanotoxikologiako europako adituen bilera

Diziplina berri horren interesa dela-eta nazioarteko 70 aditu baino gehiago bertaratu ziren IVTIP eta GAIKER-IK4 enpresek antolatutako topaketara

2012/05/08  

Apirilaren 19an GAIKER-IK4 enpresak nazioarteko topaketa bat antolatu zuen IVTIP (In Vitro Testing Industrial Platform) Europako elkartearekin, eta “Evaluación de la seguridad de los nanomateriales: situación actual y retos futuros” izenburupean, hainbat enpresa, Ikerketa Zentro eta Unibertsitate bildu ziren.

Bileran, gaur egungo nanotoxikologiako ikerketen kalitatearekin zerikusia duten gaiez aritu ziren, eta in vivo saiakuntzen aldean, in vitro nanotoxikologiako saiakuntzen balidazioarekin zerikusia dutenak nabarmendu zituzten. Hala, arreta berezia jarri zieten eragozpen fisiologikoen in vitro ereduei, nanomaterialen segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatzeko aukera emango baitute. GAIKER-IK4kook parte hartu genuen topaketa

horretan, eta gure txostena nanomaterialen ebaluazio toxikologikoan egindako aurrerapen berriei buruzkoa izan zen.
 
GAIKER-IK4ko, gonbidatzaile eta partaide lez, Apirilaren 20an, IVTIP enpresak urtero antolatzen dituen bi bileretako bat ere egin genuen gure instalazioetan.  Mundu osoko 43 erakunde —Ikerketa Zentroak, hala nola Fraunhofer, TNO edo Novo Nordisk eta sektore kosmetiko, farmazeutiko eta kimikoko konpainiak, esaterako L’Oreal, Henkel edo Philip Morris barne— biltzen dituen plataforma honen helburua da in vitro sistemak bilatzea, nanomaterialen ebaluazio ziurra egiteko eta animaliekin egindako saiakuntzak ordezkatzeko, animaliak erabiltzea eta hiltzea saihestearren.
 
Bi ekitaldi horien aurretik, SkinTreat Europako proiektuan parte hartzen duten pertsonek (GAIKER-IK4 bada partaide bat) bilera egin zuten, apirilaren 18an. Proiektu horren helburua produktu farmazeutikoak garatzea da, larruko gaixotasunen kontra borrokatzeko, hala nola psoriasia, dermatitis atopikoa edo izpiek eragindako kalte zelularra. Horretarako, gizabanako  bakoitzaren berezitasun biologikoak kontuan hartzen dituzte. Ikerketa datorren abuztuan amaituko da, eta emango dituzten irtenbideei esker, diagnostiko zehatzak egiteko aukera izango dute, paziente bakoitzaren markatze biologikoen azterketa informatikoaren bitartez. Hori egiteko, erakunde parte-hartzaileek garatutako softwarea erabiliko dute. Halaber, bestelako teknikak ere aplikatzen dituzte, hala nola banakoen genotipatzea eta farmakoak eramaten dituzte nano-ibilgailuak.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +