Erabilitako 2 tona plastikoarekin tona bat erregai gordin aurrezten da eta emisioen eta sortzen diren hondakinak gutxitzen dira. Aitzitik, jasotzen diren plastiko guztiak ez dira birziklagarriak. Gaur arte, behintzat. GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak I+G+b proiektu baten buru da CARTIF eta ITene zentroekin batera. Proiektuak "hondakin konplexuak" baliabide bihurtzeko prozesu-kimiko berriak ikertzea du xede. Adibidez: balio erantsiko substantziak, hots, erregai likidoak, gas-nahasketak eta material berriak.
Esate baterako: edukiontzi horia edari eta garbigailu botilak, elikagaientzako erretiluak edo supermerkatu-poltsak botatzeko erabiltzen da. Hondakin horiek sailkatzen dira daukaten materialaren arabera, hots, PET, PVC edo polietilenoa. Horietatik, birziklatutako plastikoaren arabera produktu desberdinak lor daitezke. Bakoitzak, produktu berri bat lortzea ahalbidetzen du: hodiak, moketa, bidoiak, zabor-poltsak, hiri-altzariak, isolatzaile akustikoak, etab.
Hondakinaren hondakina
Aitzitik, edukiontzi horian dauden plastikoak material anitzen nahasketa baldin badute, oso zikin badaude edo erabileragatik kolorea galdu edo biziki koloretuak baldin badaude, ezin dira birziklatu eta baztertzen dira, ezin baitzaie balorizazio bat egin. Hondakin konplexuek edukiontzi horian botatzen diren ontzien % 5 eta % 10 bitartekoa suposatzen dute. Ehuneko esanguratsua da, egunero jasotako tonak aprobetxatu baitaitezke.
Hondakin horiei gehituta, badaude beste batzuk ez direnak birziklatzen. Adibidez: filmak eta zuntzak, baso-biomasa hondakinak edo material arinak (poliuretano aparra, esate baterako). Horiek guztiak PROQUIPOL proiektu esparruaren menpe ikertzen dira. Horrek hondakin plastikoak aprobetxatzea du xede, hain zuzen.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatzen du. Ikerketa hori 2012 bukatuko da eta 1,25 milioi euroko aurrekontua du. GAIKER-IK4ko lana
plastiko,
ingurumen eta birziklapen I+G+b-an nazioarteko erreferentea da. Halaber, prozesu kimikoak garatzen ditu mota horietako hondakinen birziklapenari irtenbide emateko. Lantzen ari diren prozesuak disolbatzaileen erabileraren edo tratamendu termikoetan oinarriturik daude. Hala, tratatutako plastikoak galderetan edo automozioan erabiltzen den erregai likido bihurtu edo produktu kimiko berriak fabrikatzeko erabiltzen dira.