euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Biospain-en (nazioarteko bioteknologia-biltzarrean) egongo gara

Datorren irailean, Biospain 2012an egongo gara. Bioteknologiari buruzko 6. Nazioarteko Biltzarra (Biospain) Bilbao Exhibition Centren (Barakaldo) egingo da, eta bioteknologiaren arloko berrikuntza guztiak erakutsiko ditu.

2012/09/07  
Irailaren 19tik 21era, Biospain 2012an egon gara. Bioteknologiari buruzko 6. Nazioarteko Biltzarra (Biospain) Bilbao Exhibition Centren (Barakaldo) egingo da, eta bioteknologiaren arloko berrikuntza guztiak erakutsiko ditu. Hiru horma-irudi aurkeztuko ditugu, lantzen ari garen I+G+b-ko zenbait proiekturen emaitzarekin, baita txosten bat ere, “Minbizia diagnostikatzeko biomarkatzaileen panel baten identifikazioa”ri buruzkoa. Ikerketa horren emaitzak berriki argitaratu dira BioMed Central britainiar aldizkarian, eta, ondoren, BIOEF-ek, UPV/EHUk eta GAIKER-IK4-k patentea eskuratzeko eskaria egin dute, elkarrekin.
 
2003. urteaz gero hartu dugu parte bioteknologiako biltzar horretan, eta, aurtengoan, biomedikuntzaren arloan nanotoxikologiak
ekarritako aurrerapenak  nabarmenduko ditugu: farmakoak, kosmetikoak eta nutrazeutikoak ebaluatzeko in vitro eredu fisiologiko berriak eta profilen eta erantzun immunologikoen ikerketak. Biodetekzioaren alorrean, strip test kuantitatiboen garapen osoa aurkeztuko dugu, baita nano eta mikroegituren biofuntzionalizazio-estrategia berriak ere, Point of Care motako detekzio-sistemak sortzeko.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +