euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k zuzenduriko ACTIMAT proiektua, Eusko Jaurlaritzak 2015ean hoberen baloratua

ACTIMAT proiektuak, Eusko Jaurlaritzak finantziatua eta zeinetan Zentro Teknologiko eta Euskal Unibertsitatek parte hartzen duten, materiale berrien eremuan ezagutzaren garapenean lan egiten du.

2016/05/12  ACTIMAT proiektuko ikertzaile taldeak — GAIKER-IK4 Zentro Tekologikoak koordinatua da eta guztira 15 Zentro Teknologikok, Euskal Herriko Unibertsitatek eta I+G Enpresa Unitatek parte hartzen dute — pasadan maiatzean Arantxa Tapiak zuzenduriko — Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua  — Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sare (ZTBES) berriaren aurkezpen ekitaldian bere ikerkuntza lanaren aitorpena jaso zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

ZTBESa osatzen duten  eragileetariko 300 ordezkari inguru eta I+G arduradun eta ikertzaile bildu zituen jardunaldian, ZTBESaren irismen estrategikoa eta bere aldaketaren eragina ezagutzera eman ziren eta horrez gain, I+Garen lankidetzan diharduten eta errentagarritasuna izandako enpresa ugariren kasu arrakastatsuak ere aurkeztu ziren. Halaber, ACTIMAT proiektuaren ikerkuntza lanaren eta ikerkuntza ororen arrakastaren erantzule diren ikertzaileen aintzatespena egin zen. Esker ona traineru baten eta partaide bakoitzari eskura emandako arraun baten sariekin gauzatu zen. Zehazki, traineruaren saria José Ramón Diosek jaso zuen — GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoko ikertzailea eta proiektuko koordinatzailea.

Izaera estrategikodun material berriak

2002az geroztik GAIKER-IK4k ACTIMAT proiektua koordinatzen du, 2015ean hasitako azken argitalpena “Fabrikazio Gehigarriaren espezializazio adimentsuaren estrategiarako material berriak” izan zen eta urte honetan zehar amaituko da. ELKARTEK programaren baitan Eusko Jaurlaritzak finantziatua da eta bere helburua Espezializazio Adimenduko (RIS3) ahalmen zientifiko-teknologikoan kokaturiko materialeen ikerkuntzaren ohiko eremu bat sortzea da, eta oinarrizko helburuak Fabrikazio Gehigarriaren eremu estrategikorako materialeen garapenera bideratuta daude.

Ikerkuntza honen alorrean, GAIKER-IK4ren lana — Plastiko eta Konpositeetan aditua —jatorri polimerikodun material, matrize organikodun konposite, material hibrido, iturri berriztagarrietako polimero eta nanokonposatuez osaturiko matrize polimerikodun konposatuen ikerketan oinarritzen da.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +