euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Begoña Goiricelaya, GAIKER-IK4ren Zuzendari Orokor berria

Orain arte zuzendaria izan den Iñaki Letonak, lanpostu horretan 18 urte egin ondoren, bere eskuineko eskua izan dena utzi du Erakundearen buruan

2010/07/07  
Begoña Goiricelaya da, uztailaren 1az geroztik, GAIKER-IK4ren Zuzendari Orokor berria, Iñaki Letonaren ordez, Erakundearen buruan aritu dena 1992 urteaz geroztik eta Zentroari lotuta jarraituko duena Fundazioaren ohorezko kolaboratzaile gisa eta Presidentziako Kabinetearekin lotuta jarraituko duena ohorezko kolaboratzaile gisa eta Presidentziako Kabinetearekin lotuta jarraituko duena.

Begoña Goiricelaya (Bilbo, 1958) Zientzia Kimikoetan lizentziaduna da EHUrengatik, eta 1986an hasi zen GAIKER-IK4en lanean Harez geroztik, Zentroaren kudeaketarekin zerikusia zuten erantzukizuneko hainbat lanpostutan egin du lan, Europan I+G+b-ko proiektuetan honen lehen parte hartzeak barne. 1998 geroztik, erantzukizun handiko lanpostuak bete ditu Administrazio eta Barne-zerbitzuen, Kalitatearen, Pertsonen (Giza Baliabideen) eta Lan-segurtasunaren, Hedapenaren, Irudi eta Komunikazioaren arloetan, eta Zuzendariordea izan da 2001 urteaz geroztik. Iaz, 2009an, Zentroko Zuzendari Laguntzailea izendatu zuten. GAIKER Fundazioaren Patronatuak orain egindako izendapen berri honekin, Begoña Goiricelaya Zentro Teknologiko bat zuzentzen duen lehen emakumea bihurtu da.
 
GAIKER Zentro Teknologikoa
1985. urtean GAIKER, Material Berrien Talde Teknologikoa sortu zenean, hain zuzen. Talde Teknologiko hau, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Sailaren laguntzarekin eta erakunde pribatu batzuen babespean, irabazi asmorik gabeko erakunde bezala sortu zen 1988. urtean, oraingo honetan ere Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren ekimena izaki, BIOTEK sortu zen bioteknologia eremuan -garai hartan oraindik goraka zegoena -irtenbide teknologikoak emateko asmoz.
1992. urtean, bi elkarteak Talde Teknologiko independente izateari utzi eta Zentro bakarra osatu zuten, nortasun korporatibo eta asmo ekintzaile berriarekin. 1997. urtean, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bihurtu zen.

Gaur egun, GAIKER-IK4 hurrengo ezagutza-eremuen ikerketa-lanetan ari da: Bioteknologia,Ingurumena eta Birziklapena; eta Plastikoak eta Konpositeak. Aurreko urtean GAIKER-IK4k 10,9 milioiko etekinak izan zituen, 2008.urtean lortutako baino pixka bat gehiago. Urte honetako aurreikuspenen arabera, Zentroaren diru-sarrerak 11,3 milioi euro ingurukoak izango dira.
2009. urtea, Zentroak Giza-Baliabide sailean 130 langile zituen, eta 27 pertsona gurekin egon ziren urtean zehar prestakuntza-egonalditan. Zentro Teknologikoaren I+Gn proiektuen emaitzak hurrengo hauek izan dira:I+G Ezagutzaren Transferentziari buruzko 84 proiektu garatu ditu enpresa-sarearentzat eta “Kontratu Pean”. Hala, beren Bezeroei eta Fundazioko Kideei erantzuna eman ahal izan zaie. Halaber, Ikasketa eta Espezializazio Teknologikoko 42 I+G proiektu burutu ditu. Horietatik 5 enpresa-taldeekin kooperatuz egin dira eta 12, Europan. Guztira 4,9 milioi euro izan dira.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +