euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Aliantza estrategikoa sinatu dute Maier S.Coop. eta Gai-ker-IK4 erakundeek I+G-ko gaietan

Maier S.Coop. enpresak eta Gaiker-IK4 zentro teknologikoak hitzarmen-akordioa sinatu dute I+G+B-ko gaietan; 2013. urteko maiatzera arte egongo da indarrean

2011/04/12  Maier S.Coop. enpresak eta Gaiker-IK4 zentro teknologikoak hitzarmen-akordioa sinatu dute I+G+B-ko gaietan; 2013. urteko maiatzera arte egongo da indarrean. Hitzar-menaren arabera, Gaiker-IK4k Maierri agindu dio etorkizuneko orientazio estrategikoan baliabideen zati bat —materialak eta pertsonak— Maierren negozio-estrategiak garatzera bideratuko duela. Zehazki, Maierrentzako zerbitzuak egingo ditu Gaiker-IK4k, hala nola I+G+B-ko proiektuak garatuko ditu, aholkularitza teknologikoa emango dio eta entseguak egingo dizkio, eta trebakuntzari edo zaintza teknologikoari lotutako zerbitzuak eskainiko dizkio.

Horrez gain, 25 urte baino gehiago daramanez besteak beste material plastikoen eta konpositeen gaietan I+G+B-ko proiektuak egiten, urte bakoitzerako ezarritako planak gauzatzen lagunduko dio Gaiker-IK4k Maierri.

Irudi galeria

info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +