euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k entitaterik berritzaileenari ematen zaion ‘Bihotza Sariak’ saria jaso du

‘Bihotza Sariak’ sariek beren bosgarren edizioa burutu dute, eta zazpi entitateren lana eta GKE baten kudeaketa aintzat hartu dute

2011/05/12  Maiatzean banatu ziren, bosgarrenez, Bihotza Sariak, eta GAIKER-IK4ren lanak aintzatespena izan zuen Erantzukizun Sozial Korporatiboari dagokionez, Bihotza Berrikuntza saria jaso baitzuen.
 
Urtero ematen diren sari horiek —Enpresa Bihoztunei Prentsak ematen dizkien Sariak— komunikazioko profesionalen talde handi batek EAEko eta Nafarroako erakundeei ematen dizkie, haien jarduera irizpide etikoekin eta erantzukizun soziala kontuan hartuta egiteagatik. Gestión egunkari ekono-mikoak antolatzen ditu Bihotza Sariak, Lan Ekintza-Bilbaoren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza du, eta hainbat komunikabidek parte hartzen dute, besteak beste, Deia, Radio Popular, Radio Euskadi, Onda Vasca, Diario de Noticias de Álava, Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Navarra. Bosgarren ekitaldian, hauek izan ziren beste askoren artean: Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Xabier Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordea; eta Juan Mari Aburto, Bizkaiko Foru aldundiko Ekintza Sozialeko diputatua. Guztira zortzi sari eman ziren, besteak beste, ekintzailetzari, enpresahazkundeari, komunikazioari eta berdintasunari.

Irudi galeria

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +