Inicio » Soluciones para la industria » Elikadura
Elikagai-sektorea gero eta zorrotzagoa da kontsumitzaileari elikagai seguruak eta osasungarriak eskaintzeko, eta horretarako gero eta baliabide eta datu zientifiko fidagarri gehiago behar ditu.
Alde batetik, landareen, animalien edo gizakien osasunari eta produktuen kalitateari eragin diezaieketen patogenoak aurkitzeko eta kontrolatzeko tresnak behar dira.
Bestalde, elikadura osasungarriaren eta osasun onaren artean dagoen lotura estua dela eta, merkatuak gero eta ikerketa zientifiko gehiago eskatzen ditu elikagaien eragin onuragarri eta osasungarriari buruz.
Sendagai bat ikertuko bagenu bezala, GAIKERen, sektore farmazeutikoan lortutako ezagutza guztia etorkizuneko elikagaiak aztertzeko erabiltzen dugu. Etorkizuneko elikadura aztertzeko eredu biologiko aurreratuenak ditugu. Etorkizuneko elikadura aztertzeko eredu biologiko aurreratuenak ditugu. Haietan funtsatuta, aldarrikapen komertzialak zientifikoki oinarritzen ditugu, osagai eta produktuen ahalmena frogatuz, eta elikagai osasungarriagoak garatzeko konposatu bioaktibo eta osagai nutrazeutiko funtzionalik onenak aukeratzen eta probatzen laguntzen dugu. Ekoizpen-katean propietate onuragarriak ez direla galtzen kontrolatzen dugu, eta ekoizpen-prozesuan sortutako elikagai-azpiproduktuen ezaugarri interesgarriak aztertzen ditugu, izan ditzaketen errebalorizazio-aplikazioak ebaluatzeko.
Halaber, konponbide azkar eta errazak garatzen ditugu elikadura-katearen edozein pausoan patogenoak edo molekula interesgarriak aurkitzeko, ekoizpen primariotik hasi eta azken kontsumitzaileraino.
μ4IIOT proiektuaren helburu nagusia da mikroteknologiak garatzea, EAEko industria-digitalizazioaren esparruan fabrika adimendunean aplikatzeko. GAIKERek genosentsore elektrokimikoen garapenean parte hartzen du, plataforma mikrofluidikoetan, elikagaien industrian Listeria monocytogenes-en presentzia monitorizatzeko.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua
Proiektu honen helburua da elikadura-hondakinetatik abiatuta balio erantsi handiko elikagaiak ekoizteko ekimen berri bat bultzatzea.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua
Elikagaien industriarako interesgarriak diren biosentsoreak garatzea: Sentsore elektrokimikoak garatzea plataforma mikrofluidikoetan, Listeria monocytogenes-en detekzio genetiko aurreratua egiteko. Bioheziketa-molekulak (aptameroak) hautatu eta karakterizatzea, eta sentsore magnetoelastikoak funtzionalizatzeko estrategiak garatzea.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua
VALUEWASTE proiektuak hiri-hondakin biologikoak birziklatzeko ikuspegi integrala proposatzen du balio handiko produktu biologikoak ekoizteko, eta Europa osoan erreplika daitezkeen hondakin organikoak erabat balorizatzeko lehen irtenbide osoa garatzen du.
Proiektuaren barruan dugun zeregina lotuta dago produktu berrien ebaluazio toxikologiko eta funtzionalarekin eta haien segurtasuna in vitro test bidez ebaluatzearekin, nazioarteko legeria betetzeko (REACH, elikagaien erregulazioak…).
Proiektu honek Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du, 818312 zenbakidun kontratuaren pean. |
Proiektu honetan, botritisaren lehen sintomak baino lehen kontrol zuzen eta goiztiarrerako kudeaketa prebentiboko eredu bat garatzen da. Horri esker, landareen osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izango dira mahastian, kalitatea eraldatzeko mahatsaren eskaerari erantzuteko.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua
Safe food for Europe coordination of research activities and dissemination of research results of EC funded research on food safety. FOODSEG
CSA (Coordination and Support Action), Europan gaur egun egiten den ikerketaren emaitza garrantzitsuenak (FP 6 eta FP 7 programak) elikagaien segurtasunari eta kalitateari buruzko gaietan zabaltzeko. Horretarako, online plataforma bat eta etorkizuneko jarduerak prestatzeko plan bat garatu dira, baita adituen sinposioak eta lan-topaketak ere.
Elikagaietako mikroorganismo patogenoen analisi azkar eta errazerako gailu integratuen garapena.
Gaur egun ZEULAB enpresak merkaturatzen dituen gailuak.
No results found.
Bioteknologia merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera