Produktuen eta materialen nahaste konplexuen bizi-amaierako ebaluazioa 

Produktu jakin batek behin betiko hondakin bihurtu ondoren izan ditzakeen bizi-amaierako aukerak aztertzea. Bere ezaugarri fisikoak, osagaiak, materialak eta substantziak kontuan hartuta, bigarren mailako lehengaien merkatura bideratutako material birziklatuak berreskuratzeko tratamendu-aukerak ebaluatzen dira, baita balorizazio energetikorako eta isurketa kontrolaturako alternatibak ere. Lan teoriko-praktiko baten bidez, birziklapen- eta balorizazio-ratio potentzialak lortzen dira. Produktu baten bizi-amaierako azterketak eta nahaste konplexuen tratamenduak alderdi hauek ditu: birziklapenari eta balorizazioari dagokionez produktuaren funtsezko parametroen azterketa, dauden tratamendu-alternatiben ebaluazioa, materialen nahaste konplexuen karakterizazioa, nahaste konplexuetarako dauden egokitzapen- eta bereizte-teknologien azterketa, berreskuratutako materialen kalitatearen ebaluazioa eta merkaturako aukera potentzialak. 

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?