Mikroorganismoen bidezko prozesu industrialak

Industriarentzat interesgarriak diren hainbat prozesu mikrobiar ezartzen, optimizatzen eta aztertzen ditugu. Prozesu horien artean hauek daude:

  • Hartzidura
  • Biozementazioa
  • Biokorrosioa
  • Bioplastikoak sortzea
  • Kimika berdearekin lotutako prozesuak (biosurfaktanteak, biodetergentzia…)
  • Urak arazteko prozesu biologikoak
  • Lurzoru kutsatuak eta industria-hondakinak mikroorganismoen bidez tratatzea (bioerremediazioa)

Gainera, kutsatzaile mikrobianoen diagnostiko-, isolamendu- eta kontrol-lanak egiten ditugu hainbat sektoretako industria-prozesuetan (elikagai-enpresak, produktu kosmetikoen enpresak eta higiene pertsonaleko enpresak). Biofilm mikrobianoen garapena kontrolatzeko azterketak egiten ditugu korronte likidoak gidatzeko instalazio edo sistemetan, eta antibiofilm tratamenduak ebaluatzen ditugu, instalazioen higienizazio egokia bermatzeko

Azkenik, GAIKERen, industria-instalazioen ohiko kalitate- eta segurtasun-kontrolak indartzeko neurri aurreratuak proposatzen ditugu:

  • Mikroorganismo patogenoen bidezko kutsadura-iturri izan daitezkeen instalazioko guneak aurkitzen ditugu
  • Patogenoa biofilm moduan aztertzen dugu laborategian, instalaziotik isolatuta
  • Produktu komertzialen antibiofilm eraginkortasuna egiaztatzen dugu, patogeno isolatuen aurrean garbiketa- eta desinfekzio-prozesuak hobetzeko

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?