Ingurumen-aztarna

Produktuaren ingurumen-aztarna Europako Batzordeak produktuaren ingurumen-egiaztapeneko sistema guztiak sistema bakar batean bateratzeko proposatutako ekimena da. Sistema hau produktuaren ingurumen deklarazioenaren (EPD) antzekoa da; hemen ere, ACV bat egin eta emaitzak argitaratu behar dira, baina, kasu honetan, ACV metodologia zehatza erabili behar da. Halaber, ebaluatu behar diren ingurumeneko eraginaren kategoriak zehaztu dira eta aztertutako kategoria guztiak batzen dituen adierazle bakarra kalkulatzeko berariazko metodologia ere definitu da. Europako Batzordeak sistema hori asko bultzatzen du, eta datozen urteetan Europar Batasunean produktuen ingurumen-egiaztapenerako erreferentzia izatea nahi du. 

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?