Materialak bereiztea, banatzea eta automatikoki sailkatzea teknologia aurreratuak erabiliz

Bereizketa fisikoko eragiketa, materialak jarraituan bereizteko, banatzeko eta automatikoki sailkatzeko, espektroskopia teknologian oinarritutako sentsore bidezko sailkapen-instalazio erdiindustrial bat erabiliz. Materialak jarraituan automatikoki bereizteko ekipoek materialak ukitu gabe identifikatzen dituzte, integratutako espektrometro edo optiko baten bidez. Banda garraiatzaile baten gainean dauden nahasteko partikulak, neurketa-moduluaren azpitik pasatzean, lanpara sorta batetik datorren argiarekin irradiatzen dira. Materialek islatzen duten argia sentsoreak jasotzen du, eta haren espektroa aztertzen da; hala, partikularen izaeraren araberako eredu bereizgarria lortzen da. Lortutako espektroak sistemaren datu-basean gordeta dauden material ezagunen espektroekin (espektro-liburutegia) konparatzen dira, eta konparazio hori eginda, materiala identifikatu egiten da.  

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?