Ekodiseinua

Produktuaren bizi-zikloan dauden ingurumen-alderdi guztiak zehaztea, eta, ondoren, produktuaren ingurumen-ondorioak kuantifikatzea eta ebaluatzea, lehentasunak zehaztea eta produktuaren edo zerbitzuaren diseinu-fasean ingurumen-portaera eta jasangarritasuna hobetzeko ekintzak ezartzea.  Hauek dira ekodiseinuan ingurumena hobetzeko har daitezkeen estrategietako batzuk:   

  • Materialen kontsumoa murriztea (desmaterizalizazioa, miniaturizazioa, multifuntzionalitatea, eraginkortasuna handitzea, material birziklatuak…)  
  • Energia-kontsumoa murriztea, bai produkzioan bai erabilera-fasean  
  • Bizi-ziklo osoan material arriskutsuen kantitatea murriztea  
  • Produktuaren balio-bizitza luzatzea  
  • Konpongarritasunerako diseinua  
  • Birziklapenerako diseinua (DfR)   
  • Desmuntaketarako diseinua (DfD)   
  • Berrerabilpenerako diseinua  
  • Zirkulartasunerako diseinua 
  • Safe by design 

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?