Mikrobioen aurkako eraginkortasuna

Birus-, bakterio- eta onddo-bilduma zabala dugu, mikrobioen aurkako eta antibiofilm eraginkortasun-azterketak egiteko konposatu eta produktu oso ezberdinetan (landare-estraktuak, gehigarriak, garbiketa-produktuak, margoak eta bernizak, material plastikoak eta ehunak, kosmetikoak eta norberaren higienerako produktuak, etab.). Saiakuntza horiek arau ofizialen arabera egin daitezke, edo metodologia estandarrak kasu zehatz bakoitzera egokituz. Halaber, substratuen aktibitate prebiotikoa ebaluatzen dugu, mikroorganismo onuragarrien hazkunde-ahalmena hobetzeko (adib.: laktobaziloak eta bifidobakterioak).

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?