Dispertsio likidoen azterketa (erreologia eta egonkortasuna)

Egonkortasunaren azterketa, partikulen tamaina jakitearekin batera, funtsezkoa da dispertsio bakoitzaren potentziala ezagutzeko. Dispertsio maila egokia funtsezkoa da helburu-propietateak lortu ahal izateko, eta ondorio okerrik ez lortzeko. Bestela, zenbait gehigarri edo partikula baztertzen dira, eta horiek ondo sakabanatuta, propietate egokiak eman ditzakete.

Egonkortasuna dispertsio mota askotan neur dezakegu: dispertsio koloidalak, bai nanopartikula organiko bain ez-organikoetarako, lagin biologikoak (proteinak eta beste biopolimero batzuk), emultsioak, besikulak, buztinak, silizea, pigmentuak eta tintak.

Halaber, partikularen tamainaren eta kontzentrazioaren aldaketa denboraren arabera monitoriza daiteke.

  • Partikula esekien batez besteko diametroaren neurria.
  • Neurketa:
    • Zeta potentziala
    • Malutapen zinetikak
    • Koaleszentzia
    • Flotazioa
    • Faseen bereizketa
  • Ez da lagina prestatu behar, eta ez du diluziorik behar: kontzentrazioaren % 95 arteko neurriak (v/v) eta 5 nm-tik 1000 mikra bitarteko partikuletatik.
  • Teknika ez-intrusiboa.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?