Akastun piezak murrizteko, prozesuaren aldagaiak aztertzea

Konpositeen fabrikazio-prozesuetan (RTM, SMC…) akastun piezak murriztea da helburua.

Zerbitzuak etapa hauek ditu:

• Akats motak aztertzea eta kuantifikatzea.
• Akatsak eragin dezaketen prozesu-aldagaiak zehaztea.
• Aldagaietan aztertu beharreko balio-tartea definitzeko, lehendabiziko probak egitea.
• Esperimentuen diseinu faktoriala prestatzea, aldagaiek akatsak agertzean duten eragina aztertzeko.
• Emaitzak aztertzea eta aldagaien balio optimoak zehaztea.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?