Ezagutza arloak

Gure taldean lehen mailako ikerketa-gaitasunak ditugu eta zientzia aurreratuena erabiliz gizartearentzako konponbide berritzaileak aurkitzeko helburua dugu. 

GAIKERek euskarri bioteknologikoa ematen dio hainbat industria-sektoreri, zenbait arlotan dugun ezagutza zientifikoa aplikatuz: mikrobiologia, genetika, biologia zelularra, biokimika, immunokimika, biologia molekularra, proteomika eta genomika.  

GAIKERek birziklapenaren arloan egiten duen ikerketa- eta teknologia-jarduera, edozein motako hondakinen fluxuen tratamenduan oinarritzen da: ontzi arinak, balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak (VFU), gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (RAEE), eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (RCD), material konposatuak, ehunak eta azaleratzen diren hondakinak. Birziklatze-teknologiak ikertu, aplikatu, ebaluatu eta egokitu egiten dira, hondakin-fluxu horietatik materialak banatzeko, behin horiek bereiziz eta prestatuz gero. Azken helburua birziklatze-prozesu bereziak diseinatzea eta ebaluatzea da, kalitate goreneko material frakzioak berreskuratzeko eta ziklo ekonomikoetara itzuli ahal izateko.

Material konposatuen balio-kate osoa ikertzen dugu:  erretxina termoegonkorrekin formulazioak egiten ditugu, haien polimerizazioa aztertzen dugu, eta hainbat gehigarri eta sistema katalitiko erabiltzen ditugu konpositeak nahi diren ezaugarriak izateko. 

Material plastikoen barruan propietate oso ezberdinak dituzten zenbait material polimeriko dago, hala nola poliolefinak, estirenikoak, binilikoak, polikarbonatoa, poliamidak, poliesterrak edo PPO, PPS, PEI eta PEEK ezaugarri bereziko materialak.

GAIKERen hainbat oinarri polimerikorekin ikertzen dugu eta horiek formulatzen ditugu funtzionalitate zehatzak lortzeko, bai masan, compounding bidez, bai dispertsioan, estalduretarako. Gero, material horiek, prozesatze-teknologia desberdin erabiliz, hainbat sektoretarako pieza bihurtzen ditugu.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

Bioteknologia

Miguel Romano doktorea

Merkatuko arduraduna

Konposite jasangarriak eta polimero funtzional eta jasangarriak

Juan Ramón Alonso

Merkatuko arduraduna

Birziklapena eta Ekonomia zirkularra

Rafael Miguel

Merkatuko arduraduna