Litio-ioizko baterietarako ekonomia zirkularra

Rafael Miguelek idatzitako artikulua – GAIKEReko Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna – Jatorrizkoa ikusi

Litioa erregai fosilak uzteko eta energia garbietara pasatzeko funtsezko osagai gisa sailkatu du Europar Batasunak. Gero eta gailu elektroniko eta ibilgailu elektriko gehiagok erabiltzen dituzte litiozko bateriak; eta gailu horien kontsumoa handitzen ari denez, bateriak behar bezala kudeatu behar dira bizitza erabilgarriaren amaieran. Horretarako, modu arduratsuan birziklatu behar dira, eta bateriak dituzten materialak berreskuratu behar dira, ingurumenean duten eragina txikiagotzeko.

GAIKERen litio-ioizko baterien birziklatze-etapak hobetzeko eta garatzeko teknologiak eta prozesuak ikertzen eta garatzen ditugu.

  1. Prozesu ezberdinak garatzen ditugu litio-ioizko bateriak eta kimika konplexuko beste bateria batzuk birziklatzeko pauso bakoitzerako.
  2. Lehenengo etapan, bateriak deskargatu egiten ditugu, prozesua segurua izateko, ingurumena zaintzeko eta industriak eskatzen dituen prozesatze-ahalmena eta -denbora lortzeko.
  3. Bateriak desmuntatzen ditugu eta elektrodoak ateratzen ditugu, black mass-a erauzi ahal izateko. Purutasun handiko black mas-ak lortzeko IE baterien hainbat hondakin-motak (moduluak, gelaxkak, ekoizpen-erreusak) mekanikoki (birrintzea eta bahetzea) eta fisikoki (ultrasoinuak) prozesatzen ditugu.
  4. Black mass-a erauzi aurretik, bateria-katodoak automatikoki sailkatzeko elektrokimika bidezko prozesua garatzen ari gara. Horretarako, laser bidez induzitutako plasma-espektroskopia (LIBS) erabiliz lortutako informazio espektralari adimen artifizialeko teknikak aplikatzen dizkiogu. Hainbat bateria mota probatu ditugu (PAE, mugikorrak, IE), eta oso emaitza onak lortu ditugu.
  5. Anodoaren eta katodoaren material aktiboa estaltzen duen itsasgarria kentzeko hainbat bide fisikoak probatu ditugu: kiskaltzea, errotore-errota bidezko ehotze kriogenikoa eta ultrasoinuak.
  6. Anodoaren karbono frakzioa eta katodoaren Li oxido metalikoak nola bereizi ikertzen ari gara, ingurune lehorreko nahiz hezeko teknikak erabiliz. Hainbat aukera probatzen ditugu, batez ere teknika grabimetrikoak, eta ahalik eta galera txikiena duten oxido metalikoen kontzentrazioari ematen diogu lehentasuna.
  7. Black mass-a erauzi ondoren, bateria birrintzetan dauden material motak bereizteko moduak aztertzen ditugu.
  8. Black mass-eko material aktiboak berreskuratzen ditugu: Li, Co, Ni, Mn, etab. hidrometalurgiaren bidez, lixibiazio-, prezipitazio- eta kristalizazio-etapa selektiboak hobetuz.

Garapen horiei guztiei esker, GAIKERek ingurumena zaintzen duten eta ekonomikoki merezi duten irtenbideak eskaintzen dizkio industriari, bizitza erabilgarriaren amaieran baterien zirkulartasuna ziurtatzeko.

Hemen partekatu:

Lotutako post-ak