Safe and sustainable by design

Europako Batzordeak, Jasangarritasunerako estrategia kimikoaren (CSS) bitartez, etorkizunean aurrera egiteko ikuspuntu hau ezarri du: “produktu kimikoak gizarteari ahalik eta etekin handiena ateratzeko moduan ekoitzi/erabili behar dira, eta, aldi berean, planetari eta pertsonei kalterik ez egiteko, eta Europako produktu kimiko seguru eta jasangarrien ekoizpena eta erabilera mundu mailako erreferentzia bihurtzeko”. Ekimen honen bidez, pertsonentzako eta ingurumenerako seguruagoak eta jasangarriagoak diren produktu kimiko eta materialak bultzatu nahi dira, produktua garatzeko lehen faseetatik hasita eta haren balio-bizitzaren amaierara arte.

GAIKERen, helburu hori lortzeko, konponbide berritzaileak ikertzen ditugu. In vitro metodoetan oinarritutako Ikuspegi Berriko Metodologiak (NAM) garatzen eta erabiltzen ditugu, substantzia kimikoek eta materialek giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua ebaluatzeko. Substantzia kimikoen eta materialen arriskuak ebaluatzeko, Saiakuntza eta ebaluazio ikuspegi integratuak (IATA) erabiltzen ditugu.

Proiektuak

desiderata

Proiektu honen helburu nagusia SSbD metodologien erabilera egokitzea eta ebaluatzea da, benetako erabilera-kasuen bidez, industria kimikoaren eta materialen industriaren hainbat aplikaziotan tentsioaktibo, plastifikatzaile eta sugar-atzeratzaile gisa erabiltzen diren substantzia kezkagarrien ordezkoak sortzeko.

sunrise

Proiektu honen helburu nagusia SSbD estrategia ezartzen laguntzea da, inpaktua ebaluatzeko tresna integratua garatuz. Tresna horrek produktu kimiko eta materialen segurtasunari eta jasangarritasunari buruzko informazioa konbinatzen du bizi-zikloan zehar, SSbD produktuen diseinu seguruan laguntzeko.

 

SUNRISEk Europar Batasunaren Horizon Europe ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 10113732 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.

 

sabyna

Nanoteknologiaren sektoreko enpresetan diseinu seguruko estrategiak (Safe-by-Design) ezartzeko web-plataforma erabilgarria eta erraza garatzea. Pinturen industriari eta 3D inprimaketari egokitutako modulu espezifikoak garatzea.


Proiektu honek Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du 862419 zenbakidun kontratuaren pean. Argitalpen honek autorearen iritziak besterik ez du islatzen; Europar Batasunak ez du bere gain hartzen informazio horren erabileraren gaineko erantzukizunik.

macrame

Manipulatzean eta produktuaren bizi-zikloan zehar eraldatzean material aurreratuak detektatu, karakterizatu eta kuantifikatzeko metodologiak garatzea, eta osasunean eta ingurumenean duten eragina ebaluatzea.

MACRAMÉk Europar Batasunaren Horizon Europe ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 101092686 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.

 

logo_repoxyble

Desarrollar composites epoxídicos de base biológica que sean rentables y energéticamente eficientes, reciclables y sostenibles mientras mantienen sus altas prestaciones y propiedades funcionales durante la fase de uso.

Este proyecto ha recibido financiación del programa de investigación e innovación Horizonte Europa de la Unión Europea bajo el acuerdo de subvención nº 101091891.

 

nanoreg

Nanomaterialen erabilerak dakarren arriskua identifikatu, ebaluatu eta kudeatzeko metodologia baten garapena, honelako materialen bizi-zikloan zehar langileentzako/kontsumitzaileentzako arrisku posibleak ekidite aldera.

 

biosafire2

Proiektu honen helburu nagusia oinarri biologikoko sugar-atzeratzaile seguru eta jasangarrien belaunaldi berri bat garatzea da, gaur egungo produktu toxikoen ordez errendimendu handiko beste batzuk erabiltzeko. Aldi berean, SSbDren (diseinu segurua eta jasangarria) aplikazioa probatuko da, eta hura hobetzeko jarraibideak eta gomendioak eskainiko dira, industria-esperientzia praktikoan oinarrituta.

Harremana: