Recycled plastic compounding and upgrading

Plastikoak material garrantzitsuak dira gure ekonomian eta eguneroko bizitzan. Hala ere, ondorio latzak izan ditzakete ingurumenean eta giza osasunean. Horregatik, EBk plastikoetarako Europako estrategia onartu zuen 2018ko urtarrilean. EBko ekonomia zirkularreko ekintza-planaren parte da eta hondakin plastikoak murrizteko dauden neurrietan oinarritzen da. Gainera, plastikoetarako estrategiak plastikozko produktuak EBn diseinatzen, ekoizten, erabiltzen eta birziklatzen diren modua aldatu nahi du.

GAIKERek, compounding bidez, kontsumo ondoko eta industria ondoko hondakin plastikoei bigarren bizitza ematen die. Plastiko birziklatuen propietateak hobetzen ditugu, hainbat sektoretako baldintzak bete ahal izateko, hala nola automobilgintza, etxekoa, elektrikoa, itsasokoa eta industriako ontzien sektorea. Esperientzia dugu elikagaiekin kontaktua duten materialetan. Plastikoak prozesatzeko ditugun unitateek sentsoreak dituzte eta digitalizatuta daude, prozesuaren eta materialaren trazabilitatea bermatzeko.

Proiektuak

Foto 126 proeycto blue net

BLUENETen helburua da Bizkaiko Golkoko SEko ur- eta arrantza-enpresetako itsas zaborra % 20-40 murriztea 2020rako. GAIKERen jarduera industria horietan erabiltzen diren sareak eta sokak birziklatzean oinarritzen da, arrantzako eta akuikulturako tresna berriak fabrikatzeko materialak garatzeko.

Harremana: