GAIKERek eta Formula Student Bizkaiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

GAIKER Zentro Teknologikoak eta Formula Student Bizkaia taldeak prestakuntza, talentua eta enplegagarritasuna bultzatzeko hitzarmena sinatu dute.

Basque Research & Technology Alliance-ko (BRTA) kide den GAIKER Zentro Teknologikoak eta Formula Student Bizkaia taldeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, irakaskuntza-metodologia aktiboen bidez ikasleen prestakuntza, talentua eta enplegagarritasuna sustatzeko, batez ere proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez.

Hitzarmen honen ondorioz, GAIKER Formula Student Bizkaiako laguntzaile, aholkulari tekniko eta prestatzaile izango da. Eta Europa mailan egiten diren Formula Student lehiaketetan parte hartzen laguntzeko materiala, saiakuntzak, aholkularitza eta instalazioak jarriko ditu haien eskura.

GAIKEReko Santiago Rementeriak (Zuzendari Nagusia) eta Formula Student Bizkaiako Javier Corralek (Faculty Advisor) azaroaren 20an sinatu zuten akordioa, eta urtebeteko iraupena izango du.

Formula Student Bizkaia

Formula Student Bizkaia Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren babespeko irabazi-asmorik gabeko irakaskuntza-proiektua da. Eserleku bakarreko Formula ibilgailuak diseinatuz eta fabrikatuz eta Europako beste unibertsitateekin lehiatuz, hainbat ingeniaritza-arlotan ikastea du helburu.

Proiektua Nazio Batuen 2030erako garapen jasangarriko helburuekin bat dator, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque) STEAM zigilua eman dio bokazioak sustatu eta bultzatzeagatik.

Hemen partekatu:

Lotutako post-ak