I+G+B jarduerak eta ezagutzaren transferentziaren jarduerak transferentzia-funtzioak egiten dituzten unitateak sortzea bultzatu dute, “Ezagutza Transferitzeko Bulegoak” (OTC) deiturikoak.
OTCen eginkizuna, alde batetik, I+G+B arloan jakintza sortzen dutenen eta industria eta gizartearen arteko harremanak ezartzea da; eta bestetik, ezagutzaren transferentziatik emaitza ekonomiko eta sozialak lortzea.
GAIKERek egitura horren parte izan nahi du, eta OTC gisa erregistratu da, transferentzia eta hedapen teknologikoa bultzatzeko, I+G+B sustatzeko eta inguruko industria eta gizartearekin komunikazioa eragiteko.
OTC-GAIKERek I+G+Baren kudeaketa eta garapena lehiakortasun eta garapen teknologiko tresna gisa bultzatu nahi du enpresen artean, proiektuak burutzen, eta Zentroan garatzen ditugun jardueretan parte hartzea sustatuz.
Gure eginkizunetako batzuk:
- I+G+Bko emaitzak babestea
- Ikerketaren emaitzak ustiatzea
- Erakunde publiko eta pribatuak elkarlanean ikertzea, I+G+B zerbitzuak eta zerbitzu teknologikoak kontratatzea.
- Ezagutzan oinarritutako erakundeak sortzea sustatzea.
- Ezagutza gizartean zabaltzea.