3D INPRIMAKETA
3D inprimaketarako laborategia dugu. Bertan, 3D inprimaketarako material funtzionalen harizpiak egiten ditugu, eta prototipo-piezak fabrikatzeko lanak egiten ditugu.
• 3D FDM inprimaketarako material komertzialen eta formulazio berrien (harizpi edo grantza) baldintza optimoak zehazten ditugu.
• Formulazio berrien 3D FDM inprimaketa-probak egiten ditugu, harizpi edo grantzatik abiatuta.
• Grantzatik abiatuta eta laborategiko eskalan, harizpi kalibratuak (1,75 eta 2,85 mm) egiten ditugu.
• FDM piezen serie laburrak egiten ditugu.
• FDMez fabrikatutako multzoen diseinua eta muntaketa egiten dugu.
Ekipamendu aipagarriak:
• Filamentu/Grantza 3D inprimagailu duala, Tumaker NX Pro
• 3D inprimagailua, ganbera itxia/tamaina handia/3 estrusio-makina, 3NTR A2
• 3D harizpia fabrikatzeko ekipoa, 3DEVO