Miguel Romano
Bioteknologia merkatuko arduraduna
Isurketak ahalik eta gehien gutxitzeko estrategiak oinarrizko lan-metodologia etapa hauek ditu:
Arazteko teknologien eta tratamenduen screening-ari esker, egokiena dirudien tratamendua edo tratamenduak aukeratuko dira, eta gero tratamendu horiek kontrolpeko proben bidez baliozkotuko dira.
Ekoizpen-prozesu baten etapa bakoitzean sortutako korronte likidoen ezaugarriak (osaera, emariak, aldakortasuna…) ezagutzea, horiek jatorrian minimizatzeko neurriak hartzea, hondakinak tratatzea, birziklatzea, zenbait konposatu berreskuratzea eta leheneratutako urak berrerabiltzea… oso interesgarria da edozein industria-motarako, bai ekonomiaren ikuspegitik (ura aurreztea, energia aurreztea, erreaktiboen kontsumoa murriztea, isurketa-kanonean aurreztea…), bai ingurumenaren aldetik (baliabideen arrazoizko erabilera (lehengaiak, ura, energia), efluenteak eta hondakinak murriztea, hondakinak azpiproduktu interesgarri bihurtzea…).
Ez gara erreaktibo edo ekipamenduen fabrikatzaile edo instalatzaile. Objektibotasuna eta inpartzialtasuna. Berariazko industria-prozesu bakoitzerako uraren zikloaren ebaluazioaren ikuskapen osoa egiteko aukera: sortutako efluenteen bereizketa, isurketak minimizatzeko hartu beharreko neurrien azterketa, tratamendu posibleen azterketa, aukeratutako tratamenduaren baliozkotzea, eta egindako aldaketen ondorengo ingurumen-ebaluazioa (bizi-zikloaren analisia, karbono-aztarna zehaztea, aztarna hidrikoa zehaztea) eta hasierako egoerarekin konparatzea. Horietan, esperientzia handia dugu (I+G+B+T), eta goi-mailako baliabideak eta ekipamendua ditugu. Tratamendu-probak egiteko pilotu mailako ekipamenduak ditugu. Kasu bakoitzerako tratamendurik egokiena optimizatzen eta baliozkotzen dugu. Ez dugu prozesu mota bakar bat probatzen, tratamendu eta tratamendu konbinatuen aukera zabala dugu, kasu zehatz bakoitzerako konponbide egokiena aurkitzeko. Enpresen ingurumen-arazoetarako konponbide errealak eskaintzen ditugu.
Bioteknologia merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera