Material konposatu ijezleen prestakuntza 

Helburuak:

  • Beira-zuntzez indartutako plastikozko (BZIP) tanga eta deposituak fabrikatzeko ijezleen prestakuntza, EN 13121-3 arauaren E eranskinari jarraiki.
  • Ijezleen eta BZIP osagaiak lotzeko arduradunen (“secondary bonders”) prestakuntza, ASME RTP-1 arauaren M5 eranskinaren arabera.
  • Xafla termoplastikoen soldatzaileen prestakuntza, EN 13067 arauaren arabera.

Zerbitzuak etapa hauek ditu:

  • Bezeroak erabilitako prozedurak eta materialen dokumentazioa berrikusi, azterketa teorikoa bere beharretara egokitzeko.
  • Azterketa prestatu eta fabrikatzailearen instalazioetan egin, langile bakoitzaren emaitzak ebaluatuz.
  • Azterketa praktikoan prestatu beharreko laginak zehaztu. Ijeztuen kopurua, motak, neurriak eta aplikatu beharreko kalitate-betekizunak zehaztu.
  • Azterketa praktikoa gainbegiratu.
  • Ijeztuen harreraren ikuskapena. Ikuskapen bisuala, aplikatu beharreko arauak ezarritako baldintzen arabera.
  • Probetak saiakuntzarako mekanizatu.
  • Ijeztuen aurretiko adostasun-probak: uniformetasuna, gogortasuna.
  • Probetak mekanizatu.
  • Ijeztuen eta soldaduren gaineko saiakuntzak.
  • Emaitzak balioztatu eta arau-betekizunak interpretatu.
  • Ijezle eta material bakoitzeko ziurtagiria eta banakako txostena.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

No results found.