Konpositezko piezak fabrikatzeko materialei eta prozesuei buruzko aholkularitza

Helburua bezeroari konpositezko pieza bat egiten laguntzea da, diseinua, ekoizpen-kadentziak eta alderdi ekonomikoak eta ingurumenekoak kontuan hartuta, material eta prozesu egokienak aztertuz.

GAIKERen konpositeei eta haien eraldatze-prozesuei buruz dugun ezagutzari eta esperientziari esker, fabrikazio-prozesu egokia zehaztu dezakegu, bai eta aplikazio jakin baterako material egokiena aukeratu ere, edo, behar izanez gero, alderantzizko ingeniaritzako teknika analitikoen bidez, existitzen den pieza bat egiteko prozesua eta konposizioa ere zehaztu.

Instalazio pilotuak edukitzeagatik eta prozesu horietan izandako esperientziari esker, pieza fabrikatzeko unean gainditu beharreko eragozpenak edo zailtasunak aurreratu ditzakegu.

Zerbitzuan hauek egiten ditugu:

  • Produktua hobetzeko aholkularitza: diseinatu, elementu finituak aztertu, eta zehaztapenekin bat datorren materiala aukeratu
  • Konpositezko pieza bat fabrikatzeko prozesurik egokiena zehaztera bideratutako ebaluazio tekniko-ekonomikoa
  • Gure instalazio pilotuetan aurreserieak fabrikatu (konpresioa, RTM, infusioa, pultrusioa, filament winding-a, SMC, erretxina-galdaketa,…)
  • Materialak eta amaitutako produktua baliozkotzeko saiakuntzak (polimeroak)

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?