Rafael Miguel
Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna
Inicio » Casos de Éxito » Trienekens
Trienekens enpresak hondakinak tratatzeko instalazio industrialak diseinatu, planifikatu, eraiki eta kudeatzen ditu.
4.0 irtenbide teknologiko berriak garatzea, gaur egun balorizazio egokirik ez duten hondakin konplexuetatik lehengaiak berreskuratzeko prozesu aurreratuak inplementatzeko. Proiektuaren bidez, prozesatze- eta trazabilitate-teknologia aurreratuak sortu nahi dira, hondakin-korronte konplexu + sortuberrietatik datozen baliabide materialak modu adimentsuan eta eraginkorrean berreskuratzeko.
Ekoindustriak eta horri lotutako manufaktura-sektoreak 4.0 Industriako teknologiak erabiltzea: identifikatzeko eta kalitatea kontrolatzeko sentsore berriak, bai eta tratamendu-prozesutik bertatik zein berreskuratutako materialaren industria-erabiltzaileetatik datorren informazioa aztertzeko eta optimizatzeko sistema digital berriak ere.
Horri esker, hondakin-korronte konplexuetatik datozen baliabide materialak berreskuratzeko eta ondoren merkaturatzeko eraginkortasun-maila handiagoa lortzen da, eta, hartara, industria-kateen errentagarritasuna, lehiakortasuna eta jasangarritasuna handitzen da.
"GAIKERekin batera lan egiten dugu, ikusmen artifizialean eta Deep learning-ean oinarritutako identifikazio- eta bereizte-sistema aurreratuak garatzeko. Horretarako, teknika espektroskopikoak eta gainbegiratutako ikaskuntza-algoritmoak erabiltzen ditugu, EELL hondakinak eta purutasun handiagoko plastiko berreskuratuen frakzioak hautatzeko prozesuan eraginkortasun handiagoa bermatzeko, eta desegokiak direnak hautemateko. Oso pozik gaude lortutako emaitzekin, eta haien ardura, profesionaltasuna eta malgutasuna nabarmentzen ditugu. Zalantzarik gabe, etorkizuneko proiektuetarako gure bazkide teknologikoa izango da."
Trienekens País Vasco, S.L.
Hondakinak
Hondakinen kudeaketarako teknologia automatizatu berriak
Birziklapena eta Ekonomia zirkularraren merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera