Signus Ecovalor

Ekoizlearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboa, pneumatiko-fabrikatzaile nagusiek sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketa egokia bermatzen du, 1619/2005 Errege Dekretua betetzen dela ziurtatuz.
https://www.signus.es/

Erronka

Gaur egun zaila da pneumatikoak birziklatzetik datorren ehun-frakzioa aprobetxatzea, material garbia lortzea zaila delako. Hori dela eta, erronka, hasiera batean, hondakina osatzen duten materialak bereiztea izan zen, ondoren ehun-frakzioa eta kautxu-partikulen hondarrak birziklatze kimikoaren bidez balioztatzeko. Hala, sintetizatzeko egokiak diren balio erantsi handiko produktuak lortzen dira (adibidez, PET zuntzak), eta balio-katean sartzen dira berriro.

Irtenbidea

Hondakina osatzen duten material interesgarriei balioa emateko, lehenengo eta behin haiek bereizteko zenbait prozesu ebaluatu ziren, eta aldi berean, material horiek birziklatze-tratamenduetara egokitzeko etapak burutu ziren. Ehun-frakzioa despolimerizazioaren bidez kimikoki birziklatu zen, horrela monomeroak lortzeko eta ondoren PET zuntz berrietan sintetizatzeko. Hala, material interesgarriak berreskuratzen dira, ez dira isurtzen eta balio-katean berriro sartzen dira.

Emaitzak

  • Helburu diren hondakinen karakterizazioa, bertan dauden konposatuak eta haien proportzioa identifikatuz
  • Hondakinean dauden konposatuak bereizteko metodoak ebaluatzea, gero haiek birziklatzeko
  • Birziklapen kimikoak hondakin konplexuetarako duen egokitasuna ebaluatzea
  • Ekonomia zirkularra sustatzeko, bizitza erabilgarriaren amaieran pneumatikotik datorren ehun-frakzioa birziklatzeko egokiak diren birziklatze-teknikak ezartzea

Zer diote gure zentroari buruz?

"Lan-taldeak etengabe erakutsi zuen aldaketetara egokitzeko eta arazoak konpontzeko jarrera, eta horrek ezarritako helburuak arrakastaz betetzea ahalbidetu zuen. Lan egitean sormena eta originaltasuna ere nabarmenak izan ziren. Oro har, oso proiektu ona izan zen, eta emaitzei eta prozesuari buruz espero genuena gainditu zuen, bere ikuspegi berritzaile eta malgutasunagatik."

Leticia Saiz (Garapen eta Berrikuntzako zuzendaria)

SIGNUS ECOVALOR, S.L

Hondakinen kudeaketa / Birziklatzea

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?