Dikar S. Coop.

DIKAR S. Coop. 1969an sortutako enpresa da, eta ehizarako kirol-armak eta osagarriak egiten ditu.

https://dikarcoop.com/

Erronka

Erronka nagusia karbono-zuntzezko konpositeetan oinarritutako material berrien portaerari buruzko ezagutza lortzea izan zen; izan ere, lehiakideen markak material horiek beren produktuetan erabiltzen ari zirela antzeman zen. Egoera horretatik abiatuta, lehentasuna eman zitzaion karbono-zuntzezko akaberetako konposite termoegonkorreko kulatak diseinatu eta garatzeari; izan ere, ikusi zen karbono-zuntzak erriflearen elementu giltzarri horretan behar diren arintasuna, akabera estetikoa eta prestazioak eman zitzakeela, kulata erriflearen eta tiratzailearen arteko lotura baita.

Irtenbidea

Karbono-zuntzez egindako konposite termoegonkorreko kulaten lehen bertsioa diseinatu eta garatu, oso bezero finetarako goi-mailako kirol-errifle bat garatzeko. Produktu mota hori prozesatzeko behar diren teknologiak aztertu ondoren, 2022an DIKARek RTM bidez prozesatutako karbono-kulatak zituzten kirol-errifle sorta berri bat merkaturatu zuen. Izan ere, erretxina injektatuz kulatak prozesatzeko zelula berria sortu zuen, eta gaur egun 8.000 kulata ekoizten ditu urtean.

Emaitzak

  • Zurruntasun eta erresistentzia espezifiko handiko kulata.
  • Dimentsio-egonkortasun handia eta hedapen termikoko koefiziente nulua.
  • Talka, marraketa eta urradurarekiko erresistentzia bikaina.
  • Bibrazioak xurgatzeko edo moteltzeko ahalmen handia.
  • Material klasikoek baino nekearekiko erresistentzia handiagoa.
  • Diseinu erakargarri eta arina.
  • Eskariarekin eta kostu lehiakorrekin bat datozen errifleko kulaten belaunaldi berria. CREST – Rifles Bergara International

Zer diote gure zentroari buruz?

"I+Gean egindako inbertsioa eta zentro teknologikoekin batera lan egiteak funtsezkoak izan dira baliabide eta ezagutza espezializatuak eskuratzeko, beste enpresa batzuekin lankidetza estrategikoak ezartzeko eta gure berrikuntza-prozesua bizkortzeko, lehiarako abantaila nabarmena lortuz. Estrategia hori kontuan hartzea gomendatzen diet enpresa guztiei, haientzako abantailak ikaragarriak baitira eta oso merkatu lehiakorrean bereizten lagunduko baitiete."

Ion Racionero Zabalo (Presidentea)

Dikar, S.coop

Karbono-zuntzezko konpositeak

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?