Inicio » Áreas de conocimiento » Polimero funtzional eta jasangarriak
Material plastikoen barruan propietate oso ezberdinak dituzten zenbait material polimeriko dago, hala nola poliolefinak, estirenikoak, binilikoak, polikarbonatoa, poliamidak, poliesterrak edo PPO, PPS, PEI eta PEEK ezaugarri bereziko materialak.
GAIKERen hainbat oinarri polimerikorekin ikertzen dugu eta horiek formulatzen ditugu funtzionalitate zehatzak lortzeko, bai masan, compounding bidez, bai dispertsioan, estalduretarako. Gero, material horiek, prozesatze-teknologia desberdin erabiliz, hainbat sektoretarako pieza bihurtzen ditugu.
Funtzionaltasun zehatzak dituzten materialak eta estaldurak garatzeaz gain, material funtzionalen kokapena errazten duten integrazio-prozesuak ere ikertzen ditugu, materialen funtzionaltasuna ahalik eta eraginkorrena, errentagarriena eta jasangarriena izan dadin.
GAIKERek badaki hondakin plastikoen kudeaketak ingurumenean arazoak sortzen dituela, eta esperientzia handia du material plastikoen birziklapenean eta balorizazioan. Horregatik, merkatuaren beharrak identifikatzen ditu plastikoek eragindako kutsadura murrizteko, birziklapena eta material eta produktu berrien balorizazioa sustatzen ditu, eta oinarri biologikoko plastiko berriak garatzen ditu. Bestalde, produktu berriak fabrikatzean, material birziklatuak eta iturri berriztagarrietatik datozen materialak erabiltzera behartzen du legediak. Horregatik, beharrezkoa da eskaintza eskaerarekin doitzea, kalitate, ezaugarri, segurtasun eta prezio mailari eutsiz.
Alde horretatik, GAIKERen, material termoplastikoak eraldatzeko prozesu ezberdinak saiatzen ari gara, material birziklatuen eta oinarri biologikoko materialen prozesagarritasuna zehazteko.
Konposite eta polimero funtzional jasangarrien merkatuko arduraduna
Konposite eta polimero funtzional jasangarrien merkatuko arduraduna
Harpidetu zaitez gure buletinera