Bioteknologia

Gure taldean lehen mailako ikerketa-gaitasunak ditugu eta zientzia aurreratuena erabiliz gizartearentzako konponbide berritzaileak aurkitzeko helburua dugu. 

GAIKERek euskarri bioteknologikoa ematen dio hainbat industria-sektoreri, zenbait arlotan dugun ezagutza zientifikoa aplikatuz: mikrobiologia, genetika, biologia zelularra, biokimika, immunokimika, biologia molekularra, proteomika eta genomika.  

Gainera, azken belaunaldiko instalazioak eta ekipoak ditugu, biozientzien arloko azken aurrerapen zientifikoak enpresen beharretara eta interesetara egokitzeko. Horren ondorioz, GAIKER funtsezkoa da sektore hauetako enpresen lehiakortasuna hobetzeko: farmazeutikoa, dermokosmetikoa, nekazaritzako elikagaiak, diagnostikoa, kimikoa eta ingurumena. 

Gure ikerketa-jarduerak lau espezializazio-ildo nagusi ditu: 1) Biomedikuntza eta Giza osasuna, 2) Biodetekzio-teknologiak, 3) Mikrobiologia industriala eta 4) Ingurumen-osasuna. 

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?

María Genua

Bioteknologia merkatuko arduraduna