Kalkulua eta diseinua

I+G

Konpositezko pieza bat diseinatzen denean, edo arintzeagatik metalezko pieza bat konpositez egin nahi denean, zenbait gauza kontuan hartu behar dira, jada diseinu fasean hasita.

Gure lan-ildoak:

  • Konpositezko osagaiak garatzeko materialak (zuntzak, erretxinak, nukleoak…) aukeratzeko estrategiak.
  • Konpositezko osagaiak garatzeko fabrikazio prozesuak aukeratzeko metodologiak.
  • Elastikotasun- eta erresistentzia-konstante teorikoen eta saiakuntza mekanikoetan lortutako konstanteen arteko korrelazioa
  • Konpositezko piezak diseinatzea eta kalkulatzea CAD (NX) / CAE (Ansys) softwarea erabiliz.
  • Produktu metaliko bat konposite bihurtzeko diseinua
  • Konpositezko piezak diseinatzeko estrategiak.
  • Epe luzeko karakterizazio termo-mekanikorako metodo azeleratu berriak.
  • Konpositeen jokaera termomekanikoa zenbait eskaletan digitalizatzea.
  • Konposite materialen portaera dinamikoa zehaztea.

Proiektu nabarmenak

Fopto 75 tensiones junta

Proiektu honen helburua material konplexuen portaera dinamikoa zehaztea da, automobilgintzako osagaien bibrazio-erantzuna aurresateko.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

Foto 74 analisis struct

Proiektuaren helburu nagusia da eskala anitzeko digitalizazioa, ml eta saiakuntza-metodologia azeleratuekin konbinatua, ahalbidetuko duen soluzio bat ikertzea eta lortzea, konpositeen epe luzeko portaera aztertzeko.

GAIKER epe luzeko karakterizazio termo-mekanikoaren metodo azeleratu berriak ikertzen ari da, baita fabrikazio-prozesuaren eta mikroegitura deribatuaren eragina ere.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?