Ingurumena

I+G

Klima-aldaketarekiko, kutsadurarekiko eta ingurumenaren degradazioarekiko mundu-mailan dagoen kezka dela-eta, alderdi horiek ingurumenaren osasunean eragiten dituzten ondorioak sakon ulertu behar dira.

Gure taldeak urak tratatzeko eta lurzoruak bioerremediatzeko konponbide berritzaileak garatzen ditu. Urak tratatzeko kasu bakoitzerako konponbiderik egokiena garatzen dugu, ekonomia zirkularraren ikuspegitik, substantzia interesgarriak berreskuratuz eta baliabideak minimizatuz eta berrerabiliz. Urak tratatzeko instalazioetako mikrobio-komunitateak ere aztertzen ditugu, eta mikrobioen aurkako erresistentzia (AMR) identifikatzen dugu. Bioerremediatzearen arloan, lurpeko urak eta lurzoru poluituak biologikoki tratatzeko aukera aztertzen dugu, eta hainbat aplikaziotarako erremediatze-planak diseinatu eta gainbegiratzen ditugu.

Halaber, ekotoxikologian adituak gara, eta ingurumenaren estresa eragiten duten alderdiak ebaluatzeko saiakuntza estandarizatuak (OCDE, ISO, USEPA) eta aurreratuak aplikatzen ditugu. Espezie alternatiboak eta 3R aplikatzen dituzten saiakuntza-metodoetan oinarritutako ikuspegi berriko metodologiak (NAM) erabiltzen ditugu.

SETAC (Ingurumen Toxikologia eta Kimikako Elkartea), EU-NETVAL (Ordezko Metodoak Baliozkotzeko Europar Batasuneko Laborategien Sarea), REMA (Animaliekin egindako Esperimentazioa Ordezkatzeko Metodoak Garatzeko Espainiako Sarea), SENTIATECH (Kutsatzaileak detektatzeko, segurtasuna prebenitzeko eta ingurumena monitorizatzeko teknologia aurreratuen Espainiako Plataforma Teknologikoa) eta ACLIMA Basque Environment Cluster erakundeetako kide gara.

Proiektu nabarmenak

symbiorem

Oinarri biologikoko hamabi teknologia berri garatzea, Europako lurzoruaren eta lurpeko uren lau kutsatzaile arruntenei ekiteko: metal astunak, olio minerala, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAP) eta hidrokarburo aromatiko lurrunkorrak.

SYMBIOREM proiektuak EBko Horizon Europe ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 101060361 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz (https://cordis.europa.eu/project/id/101060361).
Proyecto Planta piloto de Etxebarria

Hornidura-uren tratamendu-prozesu baten (Venta Altaren II. fasea) konfigurazio desberdinen errendimendu-maila zehaztea, Etxebarriko tartean Nerbioi ibaiaren ura hartu ondoren kalitatezko ura sortzeko, 140/2003 Errege Dekretuaren arabera. Degradazioko azpiproduktuen jarraipena egitea, eta tratamendu-prozesu batzuek eta haiek eratzeko eragiketek duten eragina.

  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren lizitazioa
ProyectoDestacadoBio-x

Igerilekuetan desinfektatze-prozesu berri bat garatzea, ekologikoagoa, erreaktiboen eta energiaren erabilera minimizatzen duena; bioiragazkiak ditu fitorremediazio bidez arazteko (landareak erabiltzea) eta kloroaren ordezko desinfekzio-sistemak, hala nola ozonizazioa, mintzen bidezko iragazketa, UV argia. Edukiera kontrolatzeko softwarea garatzea.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?